26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

2010eko karga-tasak. Onespena

Udal honek, 2009ko abenduaren 16an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraituz, Udalak osoko bilkuran erabaki du:

1.-2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,40.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,60.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Karga-tasa: %1,00.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %5,00.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Zerga-oinarria, denbora tarte guztietan: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak. Karga-tasa: %20,00.

2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ziritzan, 2010eko otsailaren 8an.-Alkatea, Rafael Gorostidi Urnieta.

Iragarkiaren kodea: L1002410