26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko Udalaren 2010eko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2010eko otsailaren 1ean egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

a) Hasiera batean onestea 2010eko plantilla organikoa.

b) Onetsitako plantilla eta hasiera batean onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan ondoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, 6/1990 Foru Legearen 233.4 artikuluan eta 251/1993 Foru Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Cascanten, 2010eko otsailaren 9an.-Alkatea, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L1002210