26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean Cascanteko Udalak sustaturiko aldaketa, nekazaritzako biltegiak lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko baldintza partikularrei dagokienez (determinazio xehakatuak). Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2010eko otsailaren 1ean egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Cascanteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, nekazaritzako biltegiak lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko baldintza partikularrei dagokienez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79,3 eta 74. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Cascanten, 2010eko otsailaren 5ean.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L1002205