26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aurrekontuko 2/2010 aldaketa. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2010eko otsailaren 4an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean (2009tik luzatua) aldaketa egiten duen 2/2010 espedientea, hain zuzen ere kreditu berezia sortu baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Caparroson, 2010eko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1002234