26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Aldaketa Cabredoko udal mugapeko landa bideak eta bide publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2010eko urtarrilaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Cabredoko udal mugapeko landa bideak eta bide publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabredon, 2010eko otsailaren 5ean.-Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1002158