26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURUTAIN

Aldaketa ordenantzetan. Behin betiko onespena

Ur horniduraren eta sanemenduaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 4, 5 eta 15. artikuluetako aldaketaren hasierako onespenetik (2009ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) legezko 30 eguneko epean haren kontrako inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iraganik, behin betiko onetsitzat jo dira aldaketa horiek. Hona hemen testua:

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak sortzen dituzte, ondoko zerrenda honetakoak:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua eduki eta mantentzea.

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasuna eta mantentze-lanak.

c) Ur horniduraren zerbitzua erabiltzea:

d) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa sareei lotzeko eskubideak. Ur hornidura eta saneamendu zerbitzua fisikoki eskura izatea sartzen da.

Hargunea sustatzaileak egin behar du, eta kontagailua etxebizitzatik kanpo paratu.

e) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

5. artikulua. Ordaintzera behartuak

1. Honako hauek daude behartuta tasen ondoriozko tributu zorra ordaintzera:

a) Zordun nagusiak: subjektu pasiboa, zergadun nahiz ordezko gisa, baita arau-hausleak ere, dirutan ezarritako zehapenak ordaintzeko.

b) Zordun subsidiarioak: erantzule solidarioak, ustiategien eta jarduera ekonomikoen eskuratzaileak eta erantzule subsidiarioak.

2. Subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak, baita nortasun juridikorik gabe ere batasun ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak ere, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura edo haien eragina jasotzen badute, eta ordezko gisa, higiezinen jabeak, haietan bizi direnak aipatu jardueren onuradun badira.

Zehazki, honako hauek dira subjektu pasiboak:

a) Zergapeko egintza ordenantzaren 4. artikuluko a), b) eta e) ataletan ezarritako tasetarako, kontratuaren titularra, zergaduna den aldetik eta, ordezko gisa, higiezinaren jabea, hartan bizi direnak zerbitzuaren onuradun badira.

b) Zergapeko egintza ordenantzaren 4. artikuluko c) atalean zehaztua duen tasarako, kontratuaren titularra, zergaduna den aldetik eta, ordezko gisa, higiezinaren jabea.

c) Zergapeneko egintza ordenantza honen 4. artikuluaren d) atalean zehaztua duen tasa, obraren sustatzaileak ordaindu beharko du, hau da, eraikuntza egin edo kontratatzen duenak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabea, maizterra edo edozein motatako erabiltzailea izanen da subjektu pasiboa, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badu.

3. Pertsona fisiko edo juridikoen ustiapen edo jarduera ekonomikoek sortutako zorra eta nortasun juridikorik gabe ere batasun ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateena, titulartasunean edo jardueran haien ondorengo direnei eskatuko zaie.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

15. artikulua. 1. Erabiltzaile izan nahi duenak sarean lotura izateko eskabidea aurkeztuko dio Burutaingo Kontzejuari eta bertan zehaztuko zenbat ur behar duen. Halaber, eta Kontzejuak hala eskatzen badio, azterlana ere aurkeztu beharko du, hain zuzen ere bere ur beharrak emarian izan dezakeen eraginari buruz, gero haren ebaluazioa eta azterketa egin ahal izateko.

2. Ebaluazioaren ondorioz, eskatutako ur beharrak ur murrizketak ekartzen ahal dituela ikusten bada, Kontzejuak ez du onartuko lotune eskabidea, herriaren onerako.

3. Orokorrean, sare orokorretik baimentzen diren harguneek hazbeteko diametroa izanen dute eta kontagailuak 13 edo 15 milimetrokoak izanen dira, Kontzejuaren zerbitzu teknikoaren irizpidearen ariora.

4. Ur gehiago eskatzen den kasuetan (batez ere ustiapenak edo industriarako erabilerak) harguneen diametroak zehazterakoan, Kontzejuak aztertuko du afera, kasuz kasu.

5. Sarera lotzeko edo hornitzeko eskatzen duenaren bizkar izanen dira kontagailua erosteko gastuak, baita hura paratzeko eta hornitzeko behar diren materialei eta eskulanei dagozkienak ere.

6. Halaber, sareari lotzeko obrak oro eskatzailearen kontura izanen dira, eta Kontzejuari ez dio inolako gasturik ekarriko.

7. Azkenik, obra guztiak eginda, eskatzailea beharturik dago inguru hura lehengoratzera, alegia, obrak hasi aitzineko itxuran uztera.

8. Prebentzio moduan, instalazio barrenean ur-galera dakarten aberiak dituen hargunearen titularrari ur-hornidura mozten ahalko zaio.

9. Erabiltzaileak behin ere ez dio urik ematen ahalko bertze pertsona bati, eta ez die erabiltzen utziko horretarako eskubiderik ez dutenei. Utzikeriagatik izan litekeen iruzur oro saihestu beharko du. Horrelakorik gertatuz gero, erabiltzailea izanen da errudun bakarra.

10. Halakorik bada, erabiltzailea izanen da erantzule bakarra. Erabiltzaileak behartuak daude ura banatzeko sare nagusiko aberia baten ondorioz gertatutakoak Kontzejuari lehenbailehen jakinaraztera.

11. Erabiltzaileari dagokio kontagailua eta paso-giltza dauden tokia behar den bezala egon dadin zaintzea eta toki entitateak ematen dituen jarraibideak betetzea.

12. Ordenantza honetan aipatzen diren ordainarazpenetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari, kontagailuaren irakurketa egin dezan, edo toki entitateko edozein langileri, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako beste zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

13. Kontzejuak ur hornidura eteten ahalko die, kasu bakoitzean egoki iruditzen zaion eperako, aldez aurretik ohartarazita, beharrezko tasa borondatezko epean ordaintzen ez dutenei.

Burutainen, 2010eko urtarrilaren 15ean.-Kontzejuburua, Carlos Echenique Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: L1002007