26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2010eko karga-tasak. Onespena

Udal honek, 2009ko abenduaren 21ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalbatzak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hortaz legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

1.-2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

-%0,39ko karga-tasa ezartzea hirilurreko ondasunentzat.

-%0,67ko karga-tasa ezartzea landalurreko ondasunentzat.

-%1,10eko karga-tasa aplikatuko da jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotaren gainean.

-%2,50eko karga-tasa aplikatuko da lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren gainean.

-%8koa izanen da hirilurren balio igoeraren gaineko zergarren karga-tasa.

2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bidaurretan, 2010eko otsailaren 8an.-Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1002339