26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

"Bideozaintza" izeneko fitxategia sortzea, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta hura garatzeko erregelamendua bete beharrez

Alkatetzaren 2010eko otsaileko ebazpenaren bidez (otsaila, 18/2010), onetsi da "Bideozaintza" izeneko fitxategia sortzea, gisa hartara betetzen baitira Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 52 eta 54. artikuluetan ezarritakoa, izan ere, izan ere, haietan ezartzen denez, fitxategia sortzeko beharkizuna izanen da erabaki bat hartzea eta erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Horrez landa, erabaki horren edukia arautzen da, alegia, hartan zer sartu behar den.

Fitxategiak izanen dituen datuak eranskinean agertzen dira.

Berriozarren, 2010eko otsailaren 9an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

"ERANSKINA

a) Fitxategiaren edo tratamenduaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea:

Izena: "Bideozaintza". Xedeak eta erabilerak: Aurreikusten direnak Segurtasun Indar eta Kidegoek eremu publikoetan -irekiak nahiz itxiak- bideokamerak erabiltzea arautzen duen abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan, eta hura garatzeko maiatzaren 18ko 134/1999 Dekretuan; bertzeak bertze, irudiak hartu eta tratatzea, segurtasun xedeekin.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein pertsona talderengandik erdietsi nahi diren edo zein pertsona talde dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien jatorria.

Ukitutako jendea: Udalaren egoitzetara joaten dena.

Biltzeko prozedura: indarra duten arauek eskatu bezala seinalaturik dauden kamarak paratuz.

c) Irudien grabazioen fitxategi automatizatua.

d-e) Datuen komunikazioa: fitxategiko datuak ez zaizkio ez inori ez inolako entitateri lagako edo jakinaraziko, interesduna ez bada, eta ez da haiekin nazioarteko transferentziarik eginen.

f) Zein organok duen fitxategiaren ardura: Berriozarko Udaltzaingoko burua.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Berriozarko Udaletxea, Kaleberri 12, Berriozar, 31013 p.k. (Nafarroa), telefonoa: 948 30 00 05, faxa: 948 30 10 34, posta elektronikoa: berriozar@berriozar.es.

h) Eskatu beharreko segurtasun maila, izanik hura oinarrizkoa, ertaina edo handia, erregelamendu honen VIII. tituluan ezarritakoari jarraikiz: Berriozarko Udalaren segurtasun agirian maila ertaineko datuetarako ezarritako neurriak hartuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1002407