26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

"Udalaren informazioa bidaltzeko" izeneko fitxategia sortzea,
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta hura garatzeko erregelamendua bete beharrez

Alkatetzaren 2010eko otsaileko ebazpenaren bidez (otsaila, 27/2010), onetsi da "Udalaren informazioa bidaltzeko" izeneko fitxategia sortzea, gisa hartara betetzen baitira Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 52 eta 54. artikuluetan ezarritakoa, izan ere, haietan ezartzen denez, fitxategia sortzeko beharkizuna izanen da erabaki bat hartzea eta erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Horrez landa, erabaki horren edukia arautzen da, alegia, hartan zer sartu behar den.

Fitxategiak izanen dituen datuak eranskinean agertzen dira.

Berriozarren, 2010eko otsailaren 9an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

ERANSKINA

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udal mailan lanerako erraminta izatea, Udalaren eta udal zerbitzuen informazioa helarazteko eta zabaltzeko, SMS edo posta elektronikoaren bidez.

b) Ukitutako norbanakoak eta taldeak: Berriozarko biztanleak.

c) Datuak biltzeko prozedura: datuak interesdunak emanen ditu, edo haren legezko ordezkariak, inprimaki bat betez.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:

1.-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoak, posta elektronikoa.

2.-Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: jaiotze data, sexua eta jaiolekua.

3.-Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: prestakuntza akademikoa, lanbidea-lana.

Iragarkiaren kodea: L1002406