26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Birzatiketa proiektuko aldaketa, Berriobeitiko Udal Planeko Artiberri sektorean. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, Alkatetzaren 2010eko urtarrilaren 29an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen birzatiketa proiektuko aldaketa, Berriobeitiko Udal Planeko Artiberri sektorean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan, 76. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2010eko otsailaren 4an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1002042