26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

27/2010 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, azaroaren 2ko 188/2009 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdiaren III. eranskina (Proba fisikoak) aldatu zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 2an emandako 188/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 15ean emandako 70/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren III. eranskina (Proba fisikoak) aldatu zen. 70/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. ?

Akats bat atzeman da 4. atalaren (Zalutasun proba-Barrow testa) idazketa berrian eta, beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da zuzentzea.

Horrenbestez, 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Azaroaren 2ko 188/2009 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdiaren III. eranskina (Proba fisikoak) aldatu zen.

Honela dioen tokian:

4. Zalutasun proba. (Barrow testa).

"Ondokoak dira kanporatzeko arrazoiak:

-Zutoin bat botatzea.

-Zutoin bat hartzea, eror ez dadin.

-Izangaia ibilbidetik ateratzea, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzea (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli)."

Honela behar du:

"Saiakera baliogabea izanen da:

-Zutoin bat botatzen bada.

-Zutoin bat hartzen bada, eror ez dadin.

-Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli)."

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Iruñean, 2010eko otsailaren 19an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1003117