26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetza bertze baten esku uztea

Barasoaingo Udaleko (Nafarroa) alkate udalburuak, gaurko egunarekin, 4/10 Ebazpen hau eman du:

Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpo egonen dela otsailaren 8tik 28ra bitarte.

Kontuan hartuz, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alkateordeei dagokiela alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskurantzak erabiltzeko ezindurik bada.

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eginkizun guztiak lehen alkateorde Francisco Javier Fresán Cuencaren esku uztea otsailaren 8tik 28ra.

2. Eskuordetza hau Francisco Javier Fresán Cuencari eta Udalbatzari jakinaraztea egiten den lehen osoko bilkuran, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskuordetza honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Barasoainen, 2010eko otsailaren 3an.-Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L1002217