26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2010eko diru-laguntzen deialdia, Kultur Alorrerako

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko otsailaren 15ean hartutako erabakiaren bidez, aditzera eman du onetsi egin direla Kultur Alorrerako diru-laguntzen deialdiak. Hona hemen:

-Jarduera sozio-kulturalak antolatzeko diru-laguntzen deialdia.

-Entitate sozio-kulturalekiko lankidetzako diru-laguntzen deialdia.

Oinarri arau-emaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Kultur Etxean bai Udalaren web orrian: www.baranain.com.

Eskabideak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 12an bukatuko da.

Barañainen, 2010eko otsailaren 17an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1002923