26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aurrekontuko 16/2009 eta 17/2009 aldaketak.
Behin betiko onespena

Alkatetzak 2009ko abenduaren 24an eman 736. ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Udalaren 2009. urteko aurrekontu orokorreko 16/2009 aldaketarako espedientea eta aurrekontuko 17/2009 aldaketarako espedientea, horiek biak bi kreditu transferentzia egin ahal izateko.

Iragarkia 2010eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

16/2009 aldaketa: Kreditu transferentzia:

-Gastu goititua:

4. kapitulua.-Zenbatekoa: 1.980 euro.

Gastu goititua, guztira: 1.980 euro.

-Gastu beheititua

2. kapitulua.-Zenbatekoa: 1.980 euro.

Gastu beheititua, guztira: 1.980 euro.

17/2009 aldaketa: Kreditu transferentzia:

-Gastu goititua:

2. kapitulua.-Zenbatekoa: 9.000 euro.

Gastu goititua, guztira: 9.000 euro.

-Gastu beheititua

2. kapitulua.-Zenbatekoa: 9.000 euro.

Gastu beheititua, guztira: 9.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2010eko otsailaren 10ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1002417