26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aurrekontuko 15/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko aurrekontu orokorra aldatzen duen 15/2009 espedientea, kreditu transferentzia bat onetsi baita.

Iragarkia 2010eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo behar da, aipatu Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona zehaztuta behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia

-Gastu goititua:

1. kapitulua.-Zenbatekoa: 7.000 euro.

Gastu goititua, guztira: 7.000 euro.

-Gastu beheititua

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 7.000 euro.

Gastu beheititua, guztira: 7.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2010eko otsailaren 10ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1002414