26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Lagunak Udal Zerbitzuaren 2010. urterako ordenantza fiskal
eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2009ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, 2010erako aldaketa hasiera batean onetsi zuen Lagunak Udal Zerbitzuaren instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta orobat onetsi Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Bilkura berean erabaki zen beren horretan uztea, 2010ean aplikatzeko, egun indarra duten gainerako ordenantza fiskalak, Lagunak Udal Zerbitzurako 2009rako bere garaian onetsi ziren prezio publikoen ordainarazpena arautzen dutenak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2009ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea hogeita hamar egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantzak behin betikoz onetsitzat jotzen dira, eta haien testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten ezen honako erabaki honen aurka -xedapen administratiboa baita- ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzenean aurkeztuta, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2010eko otsailaren 8an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

I. ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK
ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Kontzeptua

2. artikulua. Arau honetan ezartzen diren prezio publikoak galdatuko dira Lagunak udal zerbitzuaren instalazioak nahiz kirol eta kultur jardueren erabilera baimenduak ekartzen dituen zerbitzuak egiteagatik. Erabiltzeko ordutegia izanen da indarra duena, organo eskudunak onetsirik.

Aurreikusi gabeko erabilerak salbuespenez baimentzen ahalko dira, baldin eta egin beharreko jarduera interesekotzat jotzen bada eta zuzendaritza batzordeak betiere onesten badu.

Ordaintzeko beharra

3. artikulua. Udal zerbitzuak zer pertsona edo entitateri baimentzen dien bere instalazio eta zerbitzuen erabilera, horiexek dute ordaindu behar.

Halako pertsona edo entitate batzuei ez zaie prezio publikorik galdatuko, beren ezaugarri edo helburuak direla-eta zuzendaritza batzordeak hala erabakitzen badu.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

4. artikulua. Instalazioetara sarbidea ematen duen sarrera edo baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Diru hori biltzeko arau berezia izanen da Lagunak udal zerbitzuko atezaintzan ordaintzea prezio hori. Han luzatuko dira txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonatu gisa erabili nahi dituztenek, abonu hori denbora mugarik gabekoa ala denboraldikoa izan, Lagunakek finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Orokorrean, Barañainen erroldaturik daudenak baizik ez dira izaten ahalko denbora mugarik gabeko abonatu. Erroldatzea aldaturik, bortz urtez abonatu izan direla egiaztatzen dutenek abonatu izaten segitzen ahalko dute.

Izena emateko eskaera egiten den unean ordainduko da hasierako sarreraren %50a, eta gainerako %50a hilabetero hainbanatuko da, bortz urtean. Haurrek hamar urte betez geroztik ordainduko dute dagokien sarrera, 120 hilekotan ordaindu ere. Gainerako abonatuek hiruhilekoetan ordaindu dituzten hilabeteei dagozkien kuotak ere izena emateko unean ordainduko dira orobat.

Abonatuen kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sorraraziko dira edo, bertzenaz, instalazioetan alta egiten den hiruhileko egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hilabete beretik hasiko dira osorik ordaintzen.

Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

Abonatu kirolariek Zuzendaritza Batzordearen baimena beharko dute eta horrek balioko die du kirol lizentzia duten bitartean. Ordainketa urtekoa da eta kirol denboraldiko bakoitzean egitekoa.

8. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuak nahiz denboraldiko abonatuak izan nahi duten adingabeek adinez nagusi den tutore edo arduradun bat izan beharko dute, eta beren sarrera ordaindu beharko dute 18 urtez goitiko abonatuek bezala.

9. artikulua. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

Familia larriendako murrizketa gauzatuko da baldin eta eskatzen bada eta Lagunak udal zerbitzuak baimentzen badu. Familia larritzat hartuko da familia gune abonatuak gutienez ere guraso/tutore bat eta 18 urtez beheitiko hiru seme-alaba baditu abonaturik.

Erretiratuek gizarte sektore horretarako ezarritako kuotak izan ditzaten, 65 urte dituztela frogatu beharko dute edo erretiratuak direla egiaztatu.

Ezgaitasuna dutenek edo minusbaliatuek ere kuotak eskuratzen ahalko dituzte, baldin eta aurkezten badute %33ko edo gehiagoko minusbalio graduaren kalifikazioa jasotzen duen agiri ofiziala edo ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasunagatik administrazio publikoen aldetik prestazio ekonomikoak jasotzen dituela frogatzen duen agiria.

Kuotatik salbuetsirik egonen dira 18 urtez beheitikoak izanik ezgaitasuna duten denbora mugarik gabeko abonatuak, eta erretiratuendako ezarritako kuota aplikatuko zaie 18 urte betetzean.

Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.

10. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuen hiruhilekoko kuotak ez ordaintzeak instalazioak erabili ezina ekarriko du, zorra kitatu arte. Ordaintzen ez den ordainagiri bakoitzak %10eko errekargua ekarriko du.

11. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.

2010EKO TARIFAK

  • Pilotalekuko sarrerak:

-Abonatu gabe erroldatuak, 5,60 euro.

-Abonatu gabe erroldatu gabeak: 8,00 euro.

  • Tenis pista (abonatu gabeak):

-Abonatu gabe erroldatuak, 5,60 euro.

-Abonatu gabe erroldatu gabeak, 8,00 euro.

-Pilotalekuko argia, ordua (abonatu gabeentzat soilik), 6,00 euro.

  • Igerileku estaliko sarrerak:

-Abonatu gabe erroldatuak, 5,60 euro.

-Abonatu gabe erroldatu gabeak: 8,00 euro.

  • Erroldatuen udako sarrerak:

-Adinez nagusiak, egunean 10,00 euro.

-10etik 17 urte bitartekoak, egunean 6,00 euro.

-2tik 10 urte bitartekoak, egunean 3,90 euro.

-Erretiratuak, 4,80 euro.

  • Erroldatu gabeen udako sarrerak:

-Adinez nagusiak, egunean 16,00 euro.

-10etik 17 urte bitartekoak, egunean 12,00 euro.

-2tik 10 urte bitartekoak, egunean 7,00 euro.

-Erretiratuak, 8,00 euro.

  • Zaintzaileen abonamenduak:

-Hilabetean 70,00 euro.

-Hilabete erdian 37,00 euro.

  • Gizarte Ongizateko abonamenduak, hilabetean:

-Adinez nagusiak, 60,00 euro.

-10etik 17 urte bitartekoak, 40,00 euro.

-2tik 10 urte bitartekoak, egunean 10,00 euro.

-Erretiratuak, 30,00 euro.

Kirolarien abonamenduak (abonatu gabeak), urtean 78,00 euro.

Kirol kuota/urtebetekoa: 54,00 euro.

  • Abonatuen kuotak, hilabetekoa:

-Adinez nagusiak, 12,80 euro.

-14tik 17 urte bitartekoak, 8,25 euro.

-10etik 13 urte bitartekoak, 5,60 euro.

-2tik 10 urte bitartekoak, 1,35 euro.

-Erretiratuak, 6,40 euro.

  • Abonatu izateko kuota:

-Arrunta, 256,00 euro.

-Abonatu berri erretiratuak, 128,00 euro.

-Takillak, urtean: 39,00 euro.

  • Udako abonamendua, hilabetekoa: Adinez nagusiak:

-Erroldatuak, 117,00 euro.

-Erroldatu gabeak, 200,00 euro.

  • Udako abonamendua, hilabete erdikoa. Adinez nagusiak:

-Erroldatuak, 62,00 euro.

-Erroldatu gabeak, 100,00 euro.

  • Udako abonamendua, hilabetekoa: 10etik 17 urte bitartekoak:

-Erroldatuak, 67,00 euro.

-Erroldatu gabeak, 100,00 euro.

  • Udako abonamendua, hilabete erdikoa. 10etik 17 urte bitartekoak:

-Erroldatuak, 38,00 euro.

-Erroldatu gabeak, 50,00 euro.

  • Udako abonamendua, hilabetekoa: 2tik 9 urte bitartekoak:

-Erroldatuak, 45,00 euro.

-Erroldatu gabeak, 70,00 euro.

  • Udako abonamendua, hilabete erdikoa. 2tik 9 urte bitartekoak:

-Erroldatuak, 25,00 euro.

-Erroldatu gabeak, 35,00 euro.

  • Udako abonamendua, hilabetekoa. 65 urtetik goitiko erretiratuak:

-Erroldatuak, 67,00 euro.

-Erroldatu gabeak, 100,00 euro.

  • Udako abonamendua, hilabete erdikoa. Erretirodunak:

-Erroldatuak, 36,00 euro.

-Erroldatu gabeak, 50,00 euro.

  • Mendizale eta zikloturistendako lizentziak tramitatzea:

-Erroldatuak, 5,60 euro.

-Erroldatu gabeak, 8,00 euro.

  • Abonamendua, gimnasioko zerbitzua:
  • Urtekoa, egun osorako:

-Adinez nagusiak, 117,00 euro.

-18 urtetik beheitikoak, 84,00 euro.

-Erretiratuak, 59,00 euro.

  • Urtekoa, goizerako:

-Adinez nagusiak, 84,00 euro.

-18 urtetik beheitikoak, 56,00 euro.

-Erretiratuak, 39,00 euro.

  • Bonua (10 saio):

-Adinez nagusiak, 60,10 euro.

-18 urtetik beheitikoak, 42,00 euro.

-Erretiratuak, 31,00 euro.

  • Publizitate estatikoa futbol zelaian (3 x 1 metro). Denboraldiko prezioa:

-Denboraldi baterako kontratua, 650,00 euro.

-Hiru denboralditarako kontratua, 500,00 euro.

-Bortz denboralditarako kontratua, 325,00 euro.

Futbol zelaiaren alokairua, 7.h. saioa/partida, 60,00 euro.

Futbol zelaiaren alokairua, 11.h. saioa/partida, 70,00 euro.

Argia piztuz gero, 20 euro gehiago.

II. ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaintzeko beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honetako tarifak eranskinean agertzen dira.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Tasa sorrarazitzat hartuko da agiria Lagunak Udal Zerbitzuaren bulegoetan aurkezten denean eta eskabiderik ez agiririk ez da onartuko, ezta tramitatuko ere, aitzinetik ez bada bete ordaintzeko betebeharra.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sorraraziko du, emaitza negatiboa bada ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

ERANSKINA

AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN 2010EKO TARIFAK

I. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

a) DIN A-4 tamainako kopia bakoitzeko: 0,21 euro.

b) DIN A-3 tamainako kopia bakoitzeko: 0,50 euro.

II. epigrafea.-Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

a) Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako: 18,50 euro.

b) Gainerako lanpostuetarako: 9,20 euro.

III. epigrafea.-Karnetak prestatzea

a) Abonatu berriak: 3,35 euro.

b) Berritzea: 6,70 euro.

Iragarkiaren kodea: L1002292