26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

18/2010 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 9an emandako 18/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia eta deialdiaren oinarriak onetsi dira.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 34. artikuluak (40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 2koa) Nafarroako Polizia Kidegoetako inspektoreorde izatera iristeko sarbidea arautzen du, eta prozedura gisa oposizio-lehiaketa ezartzen du.

Halaber, eta Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen seigarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat, lege horren 39.5 artikuluan aurreikusitako erregelamendua onetsi bitartean, Nafarroako Polizia Kidegoetako lanpostuak lortzeko hark indarra hartu aurretik aplikatzekoak diren xedapenei jarraituko zaie; hau da, Nafarroako Polizia Kidegoetako langileen erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuari, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuari, eta aplikatu beharreko gainerako arauei.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren (azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuak emandako idazketa) bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia eta deialdiaren oinarriak onestea.

2. Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko otsailaren 9an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 9an emandako 18/2010 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. 11 lanpostu barne igoerako txandakoak eta 6 lanpostu igoera irekiko txandakoak.

OINARRIAK

1. Xedea.

Deialdiaren xedea Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea da. Lanpostuak funtzionario araubidekoak eta B mailakoak dira eta Nafarroako Foruzaingoari atxikita daude.

1.1 Deialdiko lanpostuak txanda hauetan banatuta daude:

a) 11 lanpostu Nafarroako Foruzaingoko kideentzako igoera txandan betetzekoak (aurrerantzean barne igoerako txanda).

b) 6 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideentzako igoera txandan betetzekoak (aurrerantzean igoera irekiko txanda).

1.2. Hona hemen deialdiaren xede diren lanpostuak, destinoko herriak eta atxikitzeko unitateak:

1.2.1. Ikuskapen Orokorreko Arloa.

-Dibisio Tekniko Orokorra .

Polizia Administrazioaren Brigada.

Lanpostu 1 Giza Baliabideen Taldean, destinoa Iruñean eta plantillan 5640 zenbakia.

Garapen Teknologikoaren Brigada.

Lanpostu 1 Plangintzaren, Berrikuntzaren, Azterketaren eta Estatistiken Taldean, destinoa Iruñean eta plantillan 3585 zenbakia.

Lanpostu 1 Lotura Taldean, destinoa Iruñean eta plantillan 5959 zenbakia.

Komunikazio eta Loturako Dibisioa.

Lanpostu 1 Komunikazio eta Loturako Dibisioan, destinoa Iruñean eta plantillan 5963 zenbakia.

-Altsasuko Polizia Etxea.

Lanpostu 1 Altsasuko Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldean, destinoa Altsasun eta plantillan 5634 zenbakia.

-Elizondoko Polizia Etxea.

Lanpostu 1 Elizondoko Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldean, destinoa Elizondon eta plantillan 4679 zenbakia.

-Lizarrako Polizia Etxea.

Lanpostu 1 Lizarrako Polizia Judizialaren Taldean, destinoa Lizarran eta plantillan 6535 zenbakia.

-Tafallako Polizia Etxea.

Lanpostu 1 Tafallako Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldean, destinoa Tafallan eta plantillan 5946 zenbakia.

Lanpostu 1 Tafallako Polizia Judizialaren Taldean, destinoa Tafallan eta plantillan 6536 zenbakia.

-Tuterako Polizia Etxea.

Lanpostu 1 Tuterako Polizia Judizialaren Taldean, destinoa Tuteran eta plantillan 5637 zenbakia.

1.2.2. Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa.

-Barne Segurtasunaren Dibisioa.

Instalazioak Babesteko Brigada.

Lanpostu 1 Parlamentuko Taldean, destinoa Iruñean eta plantillan 189 zenbakia.

Lanpostu 1 Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldean, destinoa Iruñean eta plantillan 5636 zenbakia.

1.2.3. Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloa.

Lanpostu 1 Bide Hezkuntzako Taldean, destinoa Iruñean eta plantillan 5964 zenbakia.

1.2.4. Herritarren Segurtasunerako Arloa.

-Esku hartzeko Dibisioa.

Lanpostu 1 Esku-hartze Berezietarako Taldean, destinoa Iruñean eta plantillan 5632 zenbakia.

1.2.5. Ikerkuntza Kriminaleko Arloa.

-Polizia Judizialaren Dibisioa.

Laguntzako Brigada.

Lanpostu 1 Genero-indarkeriaren Taldean, destinoa Iruñean eta plantillan 5948 zenbakia.

-Informazio Dibisioa.

Lanpostu 1 Ikerketako Brigadan, destinoa Iruñean eta plantillan 5956 zenbakia.

Lanpostu 1 Azterketa eta Txostenen Brigadan, destinoa Iruñean eta plantillan 5955 zenbakia.

Deialdian hasieran agertzen diren lanpostuen ordez honako hauek jarriko dira: deialdi honen ebazpenaren aurretik ebatziko den lehiaketa prozeduratik ateratzen direnak, kontuan harturik prozedura hori Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz eginen dela eta deialdi honen ebazpenaren aurretik ebatziko dela; eta deialdiaren 10. oinarrian aipatzen den hautapena egin baino lehen Nafarroako Foruzaingoan egiten diren berregituraketen ondorioz ateratzen direnak.

1.3. Ordainsariak.

Lanpostuek aplikatzekoak diren oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak izanen dituzte, jabetza hartzean indarra duten xedapenekin bat.

2. Aplikatu beharrekoa araudia:

Prozedura hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako langileen erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

3. Izangaien betebeharrak:

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Barne igoerako txandarako:

1.-Gutxienez ere 3 urteko antzinatasuna izatea, jabetza hartzen dutenetik hasita, Nafarroako Foruzaingoko kabo lanpostuan, eta unibertsitateko diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa izatea edo titulu baliokide baten jabe, edo lizentziatura edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru kurtsoak osorik gaindituak izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulua lortzeko baldintzak betetzea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

Hezkuntza eta Kultura Ministerioak 1996ko azaroaren 19an emandako Aginduan xedatutakoarekin bat, Kriminologiako Goi Mailako Diploma unibertsitateko diplomadun tituluaren baliokidea da, administrazio publikoen mendeko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kidego, eskala eta kategorietan sartzeko probetan parte hartzeko ondorioetarako soilik, baldin eta horietan sartzeko unibertsitateko diplomadun titulua edo baliokide bat eskatzen bada.

Kriminologiako Goi Mailako Diploma lortzeko ikasketek, aurreko atalean aipatu ondorioak izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

1) Ikasketa horietan sartzeko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan (LOGSE) ezarritako Batxilergoko titulua edo lehenagoko Goi Batxilergoko titulua eskatzea, edo Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtean ebaluazio positiboa lortu izana, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako sarrera probak gainditu izana.

2) Ikasketa horiek gutxienez mila eta zortziehun ordu izatea edo hiru ikasturteko iraupena gutxienez.

3) Kriminologiako Goi Mailako Diploma unibertsitate batek edo horren mendekoa den edo legez baimenduta dagoen zentro batek emandakoa izatea.

2.-Nafarroako Foruzaingoko kabo lanpostuan bost urteko antzinatasuna baino gehiago izatea, aurreko atalean eskatutako tituluazioa izan ezean.

3.-Abiaburuko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

b) Igoera irekiko txandarako:

1.-Gutxienez ere 3 urteko antzinatasuna izatea, jabetza hartzen dutenetik hasita, Nafarroako Polizia Kidegoetako kabo lanpostuan, eta unibertsitateko diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa izatea edo titulu baliokide baten jabe, edo lizentziatura edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru kurtsoak osorik gaindituak izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulua lortzeko baldintzak betetzea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

Hezkuntza eta Kultura Ministerioak 1996ko azaroaren 19an emandako Aginduan xedatutakoarekin bat, Kriminologiako Goi Mailako Diploma unibertsitateko diplomadun tituluaren baliokidea da, administrazio publikoen mendeko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kidego, eskala eta kategorietan sartzeko probetan parte hartzeko ondorioetarako soilik, baldin eta horietan sartzeko unibertsitateko diplomadun titulua edo baliokide bat eskatzen bada.

Kriminologiako Goi Mailako Diploma lortzeko ikasketek, aurreko atalean aipatu ondorioak izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

1) Ikasketa horietan sartzeko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan (LOGSE) ezarritako Batxilergoko titulua edo lehenagoko Goi Batxilergoko titulua eskatzea, edo Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtean ebaluazio positiboa lortu izana, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako sarrera probak gainditu izana.

2) Ikasketa horiek gutxienez mila eta zortziehun ordu izatea edo hiru ikasturteko iraupena gutxienez.

3) Kriminologiako Goi Mailako Diploma unibertsitate batek edo horren mendekoa den edo legez baimenduta dagoen zentro batek emandakoa izatea.

2.-Nafarroako Polizia Kidegoetako kabo lanpostuan bost urteko antzinatasuna baino gehiago izatea, aurreko atalean eskatutako tituluazioa izan ezean.

3.-Abiaburuko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

3.2. Bi txandetako izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dituzte betebehar horiek.

4. Eskabideak:

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak non eta noiz aurkeztu behar diren.

a) Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eskabideak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

c) Eskabidearen eredu ofiziala I. eranskinean dago. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan eskuratzen ahalko da, bai eta Interneten bidez ere, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta. Deialdiko eredu ofizialekoa bezalakoa ez den eskabidea aurkeztuz gero, baztertu eginen da izangaia.

Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 40 euro ordaindu izanaren jatorrizko frogagiria ere aurkeztuko da eskabidearekin batera. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, baztertu eginen da izangaia.

Sistema hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Behar den bezala betetako ordainketa gutunaren bidez (Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko). Interneten, deialdiaren iragarkian, agertzen da ordainketa gutunaren eredua, arestian aipatutako helbidean.

-Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez ordainduz; horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

  • Izangaiaren izen-deiturak.
  • NAN/IFZ.
  • Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.
  • Kontzeptua: oposizioak.
  • Deialdiaren xede den lanpostua.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.4. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.5. Barne igoerako txandako izangaiek aurkeztu beharreko beste agiri batzuk (Nafarroako Foruzaingoko kideak).

Barne igoerako txandako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

a) Nortasun agiri nazionalararen aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.

b) Nafarroako Foruzaingoko kabo lanpostuaren jabetza hartuz geroztik hiru urteko antzinatasuna, gutxienez ere, baduela frogatzen duen dokumentazioa, baita interesdunaren egoera administratiboari eta egindako eta aitortutako zerbitzuei buruzkoa ere. Administrazioak ofizioz ziurtatuko du, datu horiek kudeatzen dituen Administrazio Unitateak deialdia egin duen organoari dokumentazioa bidali ondoren.

c) Nafarroako Foruzaingoko kabo lanpostuan bost urteko antzinatasuna baino handiagoa ez dutenen kasuan, deialdi honen 3.1.a) oinarrian aipatzen diren titulu akademikoetako baten kopia konpultsatua.

d) Izangaiak alegatzen dituen merezimenduen frogagiriak, deialdiaren II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera baloratzeko.

4.6. Igoera irekiko txandako izangaiek aurkeztu beharreko beste agiri batzuk (Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak):

Igoera irekiko txandako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

a) Nortasun agiri nazionalararen aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.

b) Organo eskudunak emandako ziurtagiria, izangaiak Nafarroako Polizia Kidego bateko kabo gisa lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik gutxienez hiru urteko antzinatasuna duela frogatzen duena.

c) Nafarroako Polizia Kidego bateko kabo lanpostuan bost urteko antzinatasuna baino handiagoa ez dutenen kasuan, deialdi honen 3.1.b) oinarrian aipatzen diren titulu akademikoetako baten kopia konpultsatua.

d) Izangaiak alegatzen dituen merezimenduen frogagiriak, deialdiaren II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera baloratzeko.

4.7. Jatorrizko agirien bitartez edo behar bezala konpultsatutako kopien bitartez frogatu beharko du izangaiak prozedura honetan parte hartzeko betebeharrak betetzen dituela eta alegatutako merezimenduak.

5. Behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda:

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordeturik (ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpena), onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo hamar egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela deialdia egin duen organoaren aurrean eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gaineko ebazpena eman ondoren, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordeturik (ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpena), onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

Aurreko ataletan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, datu hauek baizik ez dira agertuko: polizia zenbakia, izangaia Nafarroako zein Polizia Kidegotakoa den eta zein igoera txandatara aurkeztu den.

Oposizio-lehiaketan onartuen eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak Nafarroako Gobernuaren web gunean izanen dira ikusgai (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa").

6. Epaimahaia:

6.1. Osaera.

Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Alfonso Fernández Díez, Nafarroako Foruzaingoko burua.

-Ordezkoa: Juan José Salaberri Galbete, Nafarroako Foruzaingoko Ikerkuntza Kriminaleko Arloko burua.

-Mahaikidea: Gerardo Goñi Ilundáin, komisario nagusia eta Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunerako Arloko burua.

-Ordezkoa: Eduardo Sainz de Murieta García de Galdeano, komisario nagusia eta Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorreko Arloko burua.

-Mahaikidea: Iruñeko Udaltzaingoaren ordezkari bat.

-Ordezkoa: Iruñeko Udaltzaingoaren ordezkari bat.

-Mahaikidea: langileak ordezkatzen dituzten kasuan kasuko organoek proposaturiko ordezkari bat.

-Ordezkoa: langileak ordezkatzen dituzten kasuan kasuko organoek proposaturiko ordezkari bat.

-Mahaikide idazkaria: José María Canales Arana, Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko burua.

-Ordezkoa: Margarita De Pablo Contreras, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari hori jakinaraziko diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikorako aholkulari espezialistak biltzen ahalko ditu epaimahaiak. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7. Oposizio-lehiaketaren elementuak:

7.1. Epaimahaiak, elkarren segidan eta hurrenkeran, oposizio-lehiaketako elementu hauek baloratuko ditu:

a) Merezimenduak.

-Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu gehienez.

-Hizkuntzak jakitea: 22,50 puntu gehienez.

b) Ezagutzen proba:

-Lehenengo proba: 150 puntu gehienez.

-Bigarren proba: 60 puntu gehienez.

c) Proba psikoteknikoak: 70 puntu gehienez.

7.2. Merezimenduak.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Izangaiek beren merezimenduak alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko puntuazioak argitaratuko ditu eta erreklamazioak aurkezteko 10 egun naturaleko epea irekiko du, argitaratzen diren egunetik hasita, izangaiek beren eskubideen arabera komeni zaiena alega dezaten.

Behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioen gainean epamahaiak ebazpena eman ondoren, lehiaketaldiko behin betiko emaitzak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratuko ditu.

7.3. Oposizioaldia.

7.3.1. Oposizioaldian ezagutza probak, proba psikoteknikoak eta trebakuntza ikastaroa izanen dira.

7.3.2. Ezagutza probak.

a) Lehen proba: Test motako 100 galdera erantzun beharko dira, hiru erantzunen artean bat aukeratuz. Deialdiaren III. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoak izanen dira. Galdera bakoitzak erantzun zuzen bakarra izanen du; hala ez bada, baliogabetu eginen da galdera.

Proba horretan 150 puntu lortzen ahal dira gehienez. Zuzen erantzundako galdera bakoitzari 1,50 puntu emanen zaio eta erantzun oker bakoitzeko 0,75 puntu kenduko da. Epaimahaiak ariketako izangai onenari ematen dion puntuazioaren erdia edo handiagoa lortzen duten izangaiek gaindituko dute ariketa. Hala ere, ariketa gainditutzat jotzeko, puntuazioa ezin da izan deialdian ezarritako gehieneko puntuazioaren 1/3tik beherakoa.

b) Bigarren proba: praktikoa, idatziz eginen da, eta epaimahaiak proposatzen dituen txostenak idatzi edo kasu praktikoak ebatzi beharko dira, edo bi gauzak. Pliken bidez eginen da eta izangaiek lau ordu izanen dituzte egiteko.

Proba horretan gehienez ere 60 puntu emanen dira. Epaimahaiak ariketako izangai onenari ematen dion puntuazioaren erdia edo handiagoa lortzen duten izangaiek gaindituko dute ariketa. Hala ere, ariketa gainditutzat jotzeko, puntuazioa ezin da izan deialdian ezarritako gehieneko puntuazioaren 1/3tik beherakoa.

7.3.3. Proba psikoteknikoak.

Proba psikoteknikoen xedea izanen da izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zein neurritan egokitzen diren zehaztea. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Atalak eginen ditu eta emaitzak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Egin baino lehen, Nafarroako Foruzaingoko buruak lanpostuaren profil profesiografikoa onets dezala proposatuko dio Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari. Onespena epaimahaiari jakinaraziko zaio.

Proba psikoteknikoetan 70 puntu emanen dira gehienez. Gutxienez ere 35 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertu eginen dira.

7.3.4. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da. Bazterturik geldituko dira haietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

7.4. Behin-behineko kalifikazioak eta erreklamazioak.

Oposizioaldiko proba bakoitza egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, Nafarroako Jauregiko iragarki oholean eta web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa"), parte-hartzaileek lortutako behin-behineko puntuazioak, eta 5 egun naturaleko epea irekiko du, interesdunek erreklamazioak egin ditzaten eta beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

8. Hautapen prozesua nola eginen den:

Hautapen prozesua 2010eko maiatzean hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Hautapenaldiko probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena, edo, hala denean, beren Polizia Kidegoko agiri profesionala aldean dutela agertu beharko dute. Oposiziotik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere.

9. Izangaien zerrenda, guztira erdietsitako puntuazioaren araberakoa:

9.1. II. eranskinean ezarritakoaren arabera (Merezimenduen Baremoa) eta euskaraz jakiteagatik ematen den puntuazioa lanpostua kokatzen den eremuaren arabera ematen dela kontuan hartuta, epaimahaiak hiru zerrenda argitaratuko ditu izangai bakoitzaren guztizko puntuazioarekin, lanpostua eremu euskaldunean, mistoan edo ez euskaldunean dagoen kontuan hartuta.

Zerrenda bakoitza guztizko puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuko da. Guztizko puntuazioa lehiaketaren elementu guztietan lortutako puntuazioen batuketatik aterako da. Hurrenkera bera segituko da aipatu zonifikazioaren arabera sailkatutako lanpostu hutsen hautaketa ekitaldiak egiten direnean.

Lehiatzaileek oposizio-lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasun onarturik handiena dutenen alde joko da, udaltzainen edo udal agenteen oinarrizko ikastaroa kontuan hartu gabe. Hala ere berdinketa hausten ez bada, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

10. Lanpostu hutsak hautatzea:

10.1. Barne igoerako txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzten probak, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute igoera irekiko txandako lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada igoera irekiko txandako lanposturen bat, orduan barne igoerako txandakoei gehituko zaie.

Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada barne igoerako txandako lanposturen bat, orduan bete gabekotzat joko da eta ez zaie gehituko igoera irekiko txandakoei.

10.2. Nafarroako Foruzaingoko buruak lehenespen hurrenkera igorriko dio Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendariari, izangaiak plantilla organikoan atxikipen modalitate gisa izendapen librea duten destinoetara atxikitzeko.

Organo eskudunak aurreko lerroaldean aipatzen den moduan esleitzen ez baditu izendapen librearen bidez bete beharreko lanpostu batzuk, horiek hurrengo lerroaldeetan xedaturiko hautapenean sartuko dira.

Epaimahaiak horretarako deitzen duen ekitaldian, lanpostu hutsak esleituko dira honako arau hauen arabera:

Atal honetan aurreikusitako ondorioetarako, eremuen mugaketa Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoa izanen da.

Trebakuntza ikastarora izangai hauek soilik joanen dira:

a) Lehiaketaldian eta oposizioaldiko probetan lortutako puntuazioak batuta, guztizko puntuazio handiena duten barne igoerako 11 izangaiak.

b) Gainerako izangaien artetik, zein txandatan onartuta dauden alde batera utzita, guztizko puntuazio handiena duten 6 izangaiak, lehiaketaldian eta oposizioaldiko probetan lortutako puntuazioak batuta betiere.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa kontuan harturik, epaimahaiak trebakuntza ikastarorako onartu diren izangaien zerrenda onetsi eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jarriko du, eta ikastaroa zein egun, ordu eta tokitan hasiko den ere adieraziko du.

11. Trebakuntza ikastaroa:

11.1. Zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratzea.

Nafarroako Segurtasun Eskolak ematen duen Foruzaingoko inspektoreorde izateko ikastaroa egiteari dagokionez, oposizio-lehiaketa gainditu duten eta bete beharreko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiek zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa eskatuko diote Nafarroan dagokien administrazio publikoari. Hori dena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Deklarazio horrek Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko prestakuntza ikastaroaren hasierako egunetik izanen ditu ondorioak.

Zerbitzu berezietan deklaratzeak ez du aldaketarik sortuko izangaien gizarte aurreikuspeneko araubidean, jatorrizko lanpostuan zutenarekin segituko baitute.

11.2. Izaera baztergarria.

Nafarroako Segurtasun Eskolako prestakuntza ikastaroa baztergarria da. Hura bukatzean, izangaiak "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira, eta azken horiek ezin izanen dira izendatu.

11.3. Araubide juridikoa eta ordainsariak.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren arabera arautuko da prestakuntza ikastaroa.

Prestakuntza ikastaroak irauten duen bitartean, izangaiei Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde lanpostuari dagozkion hasierako lansaria eta berariazko osagarria emanen dizkie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, baita hasierako lanpostuan aitorturik zeuzkaten gradu, antzinatasun eta familia-laguntzari dagozkien ordainsariak ere.

Ikastaroa bukatzen denean, aurreko lerroaldean aipatzen diren ordainsariak ez dira gehiago kobratuko.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, izangaiek beren jatorriko administrazioan zuten lanpostura itzuli beharko dute besterik gabe.

12. Izendapena eta lanpostuen esleipena:

12.1. Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, epaimahaiak proposaturik, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izendatuko ditu, ebazpen bidez, oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaiak, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, destinoak aukeratzerakoan merezimendu kualifikatua kontuan hartu gabe.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

12.2. Atxikipena.

Barneko zuzendari nagusiak kasuan kasuko antolaketa unitateetara atxikiko ditu izendatuak, kasua bada Foruzaingoko buruaren proposamena eta deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoari jarraikiz izangaiek egindako aukeraketa kontuan hartuta.

12.3. Lanpostuaz jabetzea.

Izendapenean erabakitzen den egunean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek igoerarako eskubidea galduko dute.

Izendapenarekin batera pertsona izendatu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiekin.

12.4. Gizarte aurreikuspeneko araubidea.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie eta araubide horrek babestuko ditu, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako araubidean izena emanda badaude, zeren eta halakoetan aukeratzen ahalko baitute, izendapena egin baino lehen, babes araubide horretan segitzea edo aipatutako Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatzea.

12.5. Bizilekuaren betebeharra.

Izendatutako izangaiek destinoa duten herrian bertan bizi beharko dute, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko dute beren bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

13. Aurkeztutako agiriak:

Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik paratu ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte hala eskatu ondotik, lanpostua lortzen duten izangaien kasuan izan ezik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, izendapenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta beste hiru hilabete pasatu eta gero.

Aurreko atalean ezarritako epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

14. Errekurtsoak:

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2010eko otsailaren 9an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu
betetzeko deialdia

Izen-deiturak:..............................................................., nortasun agiri nazionalaren zenbakia: ............., letra: ..................., jaioteguna: ............, jaioterria: ............., probintzia: ............., egungo helbidearen herria: ............, probintzia: ................, kalea: ............., zenbakia.: ......, solairua: ........., letra: ......., posta kodea: ..........., etxeko telefonoa: ............, laneko telefonoa: .................., sakelako telefonoa: ...........

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Polizia Kidego honetakoa naizela:

Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala. Deialdia ...... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .........(e)an). Txanda honetan parte hartu nahi dut: .....................

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Deialdiaren 3.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, honako agiri hauek aurkeztu ditudala:

-NANaren fotokopia konpultsatua.

-Nafarroako Udaltzainen Kidegoetako kabo izateko izendapena eta lanpostu horretako antzinatasuna eta egoera administratiboa frogatzeko agiriak.

-Beste orrialde batean alegatu eta aipatzen ditudan merezimenduen frogagiriak.

Iruñean, .......(e)ko ................ (a)ren .... (e)an. (Sinadura)

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez ere 35 puntu.

1. Nafarroako Polizia Kidego batean, kabo lanetan, egiazki eta lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu.

2. Nafarroako Polizia Kidego batean, polizia edo agente lanetan, egiazki eta lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,25 puntu.

3. Nafarroako Polizia Kidego batean, inspektoreorde lanetan, bitarteko gisa egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

4. Administrazio publiko baten menpeko beste Segurtasun Indar eta Kidego batean langile finko gisa zerbitzuan egindako urte bakoitzeko: 1,50 puntu kabo lanpostuan edo baliokidean, 1,25 puntu polizia edo agente lanpostuan edo baliokidean.

5. Edozein administrazio publikotan Polizia Kidegoetakoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu, urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aitzin zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 25 puntu.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko beharkizunak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barrenean antolatuak sartuko dira.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: gehienez ere 3 puntu, epaimahaiak baloratuta, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.

3. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere 4 puntu.

5. Doktore edo lizentziadun maila, deialdian eskatutako titulazioaren gainean: gehienez ere 2 puntu.

6. Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere 4 puntu.

Oharrak b) atal osorako:

1. Poliziaren eginkizunari lotutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira atal honetan. Ez dira inolaz ere baloratuko kidegoan sartzeko edo gora egiteko trebakuntza ikastaroak.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 25 puntukoa izanen da gehienez.

c) Hizkuntzak jakitea: gehienez ere 22,50 puntu.

Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 5na puntu gehienez ere.

Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik, aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzeko puntu bat emanen zaie.

Destinoa Elizondon eta Altsasun duten lanpostuetan, euskaraz jakitea gehienez ere 7,50 punturekin baloratuko da.

Hizkuntza eskola ofizial batek luzatutako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik, aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulurik ez badute, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzeko 1,50 puntu emanen da. Halaber, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko hamabiren bat.

Destinoa Iruñean eta Lizarran duten lanpostuetan, euskaraz jakitea gehienez ere 4,50 punturekin baloratuko da.

Hizkuntza eskola ofizial batek luzatutako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik, aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulurik ez badute, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzeko 0,90 puntu emanen da. Halaber, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko hamabiren bat.

Izangaiek lau hizkuntza horietan zenbat dakiten baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako probak egiten ahalko dira.

III. ERANSKINA

Lehen proba

1.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: atariko titulua, I. titulua: oinarrizko eskubide eta betebeharrak, eta VI. titulua: botere judiziala.

2.-13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa.

3.-8/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako Poliziari buruzkoa.

4.-265/2004 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena, eta hori garatzen duten foru aginduak.

5.-1/2005 Foru Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Nafarroako Foruzaingoko kideen lanaldien, ordutegien eta ordainsarien Erregelamendua onesten duena.

6.-8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

7. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua). 11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duena.

8.-30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: III., IV., V., VI., VII., IX. eta X. tituluak.

9.-Zigor Kodea: I. liburua: xedapen orokorrak delituei eta faltei, pertsona erantzuleei, zigorrei, segurtasun neurriei eta arau-hauste penalen gainerako ondorioei buruz. I. titulua: arau-hauste penala, eta II. titulua: delitu eta faltei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak, eta II. liburua: delituak eta horien zigorrak: IX. titulua: sorospen-eginbeharra ez betetzea, eta XIX. titulua: Administrazio Publikoaren aurkako delituak.

10.-Prozedura Kriminalaren Legea: I. liburua: IV. titulua: delituetatik eta faltetatik sortzen diren ekintzak gauzatzeko ardura duten pertsonak. II. liburua: I. titulua: salaketa, III. titulua: polizia judiziala, V. titulua: delitua egiaztatzea eta delitugilea nor den ikertzea. VI. titulua: II. kapitulua: atxilotzea, eta IV. kapitulua: defentsa eskubidea erabiltzea abokatuaren laguntzaren bidez, eta atxilotuen eta presoen tratamendua, eta VIII. titulua: toki itxietan sartzea eta miatzea, liburuak eta paperak miatzea eta idatzizko gutunak eta gutun telegrafikoak bahitu eta irekitzea.

11.-1/1992 Lege Organikoa, otsailaren 21ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.

12.-339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna. 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra.

13.-16/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Jokoari buruzkoa. 2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.

14.-4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa. 93/2006 Foru Dekretua, abenduaren 20koa, 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduari buruzkoa. 2/1993 Foru Legea, martxoaren 5ekoa, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzkoa.

15.-769/1987 Errege Dekretua, ekainaren 19koa, Polizia Judiziala arautzeari buruzkoa.

Oharra.-Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretako legeriaren arabera eskatuko dira III. eranskineko gaiak.

Iragarkiaren kodea: F1002662