26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

3/2010 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2010eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010era luzatutako 2008ko ekitaldiko aurrekontua aldatzen duen 3/2010 espedientea (kreditu berezia).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2010eko otsailaren 9an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L1002371