26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO INSTRUKZIOKO 11. EPAITEGIA

Ediktua. 501/2009 falta-judizioa

Marta Elena Pueyo Castan andreak, Zaragozako Instrukzioko 11. Epaitegiko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

Idazpuruan eta xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 501/2009 falta-judizioaren barnean:

Epaitza:

Humberto Correia Santos kondenatzen dut, maula-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, berrogeita sei eguneko isuna ordaintzera, egunero sei euroko kuota hain zuzen, eta kaudimengabeziagatik ordaintzen ez badu, ordaindu gabe utzitako bi kuotako egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra ezarriko zaio. Gainera berrogeita hamar euro ordaindu behar dizkio "Casablanca" gasolina-zerbitzugunearen titularra den entitateari. Prozesuko kostuak ere kondenatuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari, baita ofenditu eta kaltedunei ere, eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, Probintzia Auzitegiari zuzendua. Horretarako idazkia aurkeztu behar dute epaitegi honetan, bost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaienetik hasita. Jarduketak idazkaritzan daude alderdien eskura.

Beraz, nire epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren ziurtagiria auziari erantsiko zaio eta jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Eta hori guztia jasota gera dadin eta Humberto Correia Santosi epaia jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Zaragozan, 2010eko urtarrilaren 28an.-Idazkaria, Marta Elena Pueyo Castan.

Iragarkiaren kodea: J1002260