26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 1105/2009 hipoteka-betearazpena

Elena Galarza Arratibelek, idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 1105/2009 betearazpen-autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2010eko apirilaren 16ko goizeko hamarretan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen kontuan, hots, Banestoren 0030 8047 200000000000 kontuan (kontzeptua edo prozeduraren zenbakia: 3412 0000 06 1105 09), enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, gordekinean azaldu beharko da). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen ekitaldiaren hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

4. Errematea onesteko baldintzak. Onartzen diren posturak.

1.1. Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da, eta horrek 20 eguneko epea izanen du jarritako diruaren eta errematearen azkeneko prezioaren arteko aldea ordaintzeko.

1.2. Postura guztiak enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik gorakoak badira, baina behar adinako banku- edo hipoteka-bermea aurkeztu eta epeka ordaintzea eskaintzen badute, postura horietatik onenaren aldeko errematea onesten ahalko da, salbu eta alderdi betearazleak hurrengo 20 eguneko epean eskatzen badu higiezina berari esleitzea enkantearen hasierako balioaren %70 ordainduta.

1.3. Enkanteko posturarik onena enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik beherakoa bada, honako baldintza hauek bete beharko dira posturarik onenaren aldeko errematea onesteko:

Posturarik onena tasazio-balioaren %50etik gorakoa izatea edo, baxuagoa bada, abiarazitako betearazpenaren zenbatekoa berdintzea gutxienez, interesetarako eta kostuetarako aurreikusten den dirua barne.

Betearazpenpeko alderdiak ez erabiltzea PZLaren 670. artikuluaren 4. lerroaldean aitortzen zaion ahalmena (postura hobetzen duen hirugarren bat aurkeztea).

Edo aurreko inguruabarra gertatu gabe, alderdi betearazleak ez eskatzea higiezina tasazio-balioaren %70 ordainduta esleitzea edo kontzeptu guztien ordainean zor zaion diruaren truke, betiere diru kopuru horrek posturarik onena gainditzen badu (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 670. artikulua).

5. Posturak egin ahal izateko jarritako gordailuen xedea. Errematea onetsita, posturagileei jarritako dirua itzuliko zaie, posturagile onenari izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean, haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikulua).

6. Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).

7. Ezinbesteko arrazoiengatik edo enkantearen deialdia egun baliogabe baterako egiteagatik, enkantea ezarritako egunean egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean egin behar dela, ordu berean, eta horrela hurrenez hurren, eragozpenak irauten badu.

8. Ediktu hauek argitaratuz enkanteetarako deialdiak jakinarazten zaizkie betearazpenpeko alderdiei, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 645. artikuluan ezarritako ondorioetarako, zuzenean jakinarazterik ez dagoenean.

-Familia bakarreko etxebizitza bat Barrio Verde kaleko 1ean. Inskripzioa: 20878. liburukia, 35. liburua, 25. orria, 1816. finka. Balorazioa: 318.600 euro (hirurehun eta hemezortzi mila eta seiehun euro).

-Landa finka bat, 14 zenbakikoa, Campo de Sierpe alderdian. Inskripzioa: 2.574. liburukia, 28. liburua, 186. orria, 1475. finka. Balorazioa: 166.700 euro (ehun eta hirurogeita sei mila eta zazpiehun euro).

-Landa finka bat, 15 zenbakikoa, Campo de Sierpe alderdian. Inskripzioa: 3.126. liburukia, 39. liburua, 77. orria, 1.597. finka. Balorazioa: 167.700 euro (ehun eta hirurogeita zazpi mila eta zazpiehun euro).

-Landa finka bat, lurzatia Voladin alderdian. Inskripzioa: 2.878. liburukia, 35. liburua, 195. orria, 1.536. finka. Balorazioa: 112.318 euro (ehun eta hamabi mila hirurehun eta hemezortzi euro).

Tuteran, 2010eko otsailaren 8an.-Idazkari judiziala, Elena Galarza Arratibel.

Iragarkiaren kodea: J1002333