26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

1101/2009 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, utzarazpena dela-eta (maizterrak), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitegia: Tuterako (Nafarroa) Lehen Auzialdiko 3. Epaitegia, Pablo Sarasate 4.

Gaia: 1101/2009 Utzarazpenari buruzko deklarazioko hitzezko judizioa.

173/2009 epaia. Tuteran, 2009ko abenduaren 4an.

Nik, Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1101/2009 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu eta ondoren azaltzen den epaia eman du. Torres del Queiles, S.L. enpresak sustatu du auzia, auzitegietako prokuradore Pedro Luis Arregui Salinas jaunak ordezkatuta eta Carmelo Torroba Álvarez legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean dagoen eta bere buruaren izenean, judizioan prozesuko ordezkaririk edo laguntza juridikorik gabe agertu den Patricia Isabel Machado Fonseca andrearen aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, errentamendu kontratuko kuota ordaindugabeen ondorioz (utzarazpena, ez ordaintzeagatik).

Epaitza:

Baiesten da Torres del Queiles, S.L. enpresak jarritako demanda. Horrenbestez, Patricia Isabel Machado Fonseca andrea kondenatzen da 1.824,65 euro (mila zortziehun eta hogeita lau euro eta hirurogeita bost zentimo) ordaintzera, errentamendu kontratuko errenta ordaindugabeengatik. Gainera, demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Halaber, deklaratzen da amaitua dagoela bi alderdien arteko errentamendu kontratua, Tuterako (Nafarroa) Kaputxinoen pasealekuko 11n, 4. Dorrean, 2. atariko 1º B solairuan dagoen etxebizitzaren gainekoa. Alderdi demandatuak etxebizitza hori jabearen esku jarri behar du ebazpen hau jakinarazi ondoko 10 eguneko epean, eta ohartarazten zaio hori egin ezean bota eginen dutela.

Epai hau behar bezala jaso eta gordeko da epaitegi honetako epaien liburuan, fede-emaile publikoaren zaintzapean, eta hitzez hitzeko ziurtagiria erantsiko zaie jatorrizko autoei, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta bost eguneko epean haren aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, dagokion aginduzko gordailua Epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan egin ondoren, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan. Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu eta agintzen dut. Oscar Ortega Sebastián jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epailea.

Erabakitako maizter-botatzea egiteko eguna ezartzen da: 2010eko martxoaren 16a, 9:30etan. Alderdi demandatuak bere ondasun eta tresnak atera behar ditu egun horren aurretik, eta ateratzen ez dituenak bertan behera utzitzat joko dira. Maizter-botatzean indar publikoaren eta sarrailagileen laguntza eskatzen ahalko da.

Eta Patricia Isabel Machado Fonsecari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko urtarrilaren 29an.-Idazkari judiziala, María Cristina Pérez Rivero.

Iragarkiaren kodea: J1002010