26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

998/2009 jabari-espedientearen prozedura

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Pelegrín Chivite Menak eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 0000998/2009 espedientearen prozedura bideratzen ari da, ondoko finka honen gehiegizko edukiera zuzentzeko:

Hiri finka. Orubea Cintruénigoko Rosario kaleko 6an. Erregistroaren arabera hogei metro eta laurogeita hamar dezimetro karratu ditu, baina 44,18 metro karratuko edukiera-soberakina inskribatu nahi da eta horrenbestez 65,08 metro karratuko azalera geldituko litzateke.

Mugak: sartu eta eskuinean 1. poligonoko 420., 421. eta 422. lurzatiak, Rosario kaleko 8tik sarrera duen finka, eta hondoan 1. poligonoko 423. lurzatia, Mesón kaleko 16tik sarrera duen finka, 1. poligonoko 419. lurzatia.

Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2756. liburukia, 237. liburua, 122. orria, 1424. finka.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2010eko urtarrilaren 4an.-Idazkaria, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1002189