26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 0000024/2010 jabari-espedientea

Nuria González García andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Silvia Roncal Aldave andreak eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 0000024/2010 prozedura bideratzen ari da, finka hau zuzentzeko:

-Hiri-finka, lurzorurako, Murchanten (Nafarroa) dagoena, Independencia kaleko 10ean. 3. poligonoko 1140 lurzatia da, eta 109 m²-ko azalera du. Honakoak ditu mugakide; eskuinean, 3. poligonoko 1139 lurzatia, Miguel Alfaro Simónen jabetzakoa; ezkerrean, Hilario Pardo kalea.

Tuterako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 568. liburukia, 223. orria, 13. liburua, 690. finka-zenbakia, 2. idazpena.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, erregistroko titularra den José Cordón y Zapaterori, haren jaraunsleei eta kausadun ezezagunei eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2010eko otsailaren 3an.-Idazkaria, Nuria González García.

Iragarkiaren kodea: J1002002