26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 847/2009 hipoteka-betearazpena

María Asunción Hernández Jiménez andreak, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.k eskaturik, hipoteka-mailegu baten betearazpena dela-eta, Promociones Ludagor S.L.ren eta Luis Cadenas Jano jaunaren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000847/2009 hipoteka-betearazpeneko prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

-Nekazaritzako biltegi bat Mendigorrian, Larragako errepideko hamarrean. Tafallako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 1.832. liburukia, 62. liburua, 55. orria, 2.909. finka.

Balioa, enkantea egiteko: 295.922,00 euro.

Enkantea 2010eko martxoaren 23an eginen da, 10:00etan, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan (Severino Fernández etorbidea, 52, Tafalla).

Enkantearen baldintzak

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 00308538809999999999 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea, erreferentzia gisa 3178000006084709 prozedura jarrita, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako idazkaritzan dago ikusgai, eta ulertuko da titulazioa nahikotzat jotzen dutela lizitatzaile guztiek edo, kasuan kasu, titulaziorik ez dagoela.

6.-Demandatzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde eginez gero.

7.-Prozesuan ez da agertu enkantean jarritako higiezinean betearazpenpekoak ez diren beste pertsona batzuk bizi diren ala ez.

8.-Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

9.-Betearazpenpekoei enkantearen eguna jakinaraztea ezinezkoa gertatzen den kasurako, ediktu hau egiten da jakinarazteko balio izan dezan.

Tafallan, 2010eko otsailaren 2an.-Idazkari judiziala, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1002375