26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

382/2010 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, turismoko enpresa eta jardueretako teknikarien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdia onesten duena, praktikaldiko kontratuen bidez aritzeko, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan sortzen diren premien arabera.

1.-Deialdi bat egiten da, hautaproben bidez eta Langileak Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz, turismo enpresa eta jardueretako teknikari lanpostuetan ariko diren izangaien zerrenda bat osatzeko, praktikaldiko lan-kontratu baten bidez kontratatuak izan daitezen Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan gertatzen diren premien arabera.

2.-Hautatzen diren izangaiei praktikaldiko kontratua egiten ahalko zaie, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 11. artikuluko 1. idatz-zatian eta martxoaren 27ko 488/1998 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Lehenengo dekretuak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten du, eta bigarrenak prestakuntza kontratuen arloan langileen estatutuaren 11. artikulua garatzen. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren menpeko erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboan adierazitako baldintza ekonomikoak eta lanekoak izanen dituzte kontratatuek.

Ordainsariei dagokienez, hitzarmen horretan aipatzen dena baino %25 gutxiago jasoko dute.

Kontratatzen direnei alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean eta hartan afiliatuko dira; beraz, haien kontura izanen dira dagozkien kuotak, baita PFEZren atxikipena ere.

Gainerako lan baldintzak kontratuetan zehaztuko dira, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunentzat lehen aipaturiko hitzarmen kolektiboan itundutakoari jarraikiz.

3.-Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek edo aipatutako nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Turismoko Enpresa eta Jardueretako Teknikari titulua edo baliokidetzat hartzen den besteren bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoaeta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.1 artikuluari jarraikiz, Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikari titulua edo ofizialki baliokidetzat hartzen den besteren bat eskuratzeko behar diren ikasketak amaituak izatea, praktikaldiko kontratua sinatu aitzineko lau urteen barrenean.

Ezgaitasuna duten izangaien kasuan, aurreko lerroaldean aurreikusitako epea sei urtekoa izanen da.

g) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko, eta orobat deialdi honetan eskatzen den tituluaren homologazioa edo balioespen agiria.

h) Oro har, praktikaldiko lan kontratua egiteko eskatzen diren baldintzak betetzea.

Izangaiek baldintza horiek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, baita hautapen prozedura osoan eta kontratua sinatu behar denean ere. Hautatzen diren izangaiek bakarrik frogatu beharko dituzte agiri bidez deialdi honetan eskatzen diren baldintzak, hala egiteko adierazten zaienean, kontratua formalizatu baino lehen.

h) atalean adierazitako baldintza frogatzearren, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileen Kudeaketarako Zerbitzuak, kontratua egin aurretik, haren gaineko ziurtagiria eskatuko dio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari.

4.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa; 31002 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz.

Eskabideak I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira eta Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan egonen dira eskuragarri, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan (31002 Iruña). Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoaren atalean dagoen deialdiaren aipamenetik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Eskaerarekin batera nortasun agiri nazionalaren fotokopia aurkeztu beharko da.

4.2. Ezgaitasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, hala direla frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, nolako ezgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

5.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.-Behin betiko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.navarra.es "Zerbitzuak" "Enplegu publioa") eta iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan; 31002 Iruña) argitaratuko ditu, deialdi honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

8.-Epaimahaia.

8.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: María del Carmen Oroz Iribarren, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoko Marketinaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Amaya Alcelay Llano, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoa Sustatzeko Euskarrien Bulegoko burua.

Mahaikidea: Iratxe Bujanda Fernández, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko turismoko jardueretako ofiziala.

Ordezko mahaikidea: Patxi Saenz Lazcano, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko turismoko jardueretako ofiziala.

Mahaikidea: María Nieva Uriz Domezáin, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko turismoko jardueretako ofiziala.

Ordezko mahaikidea: Ana Beroiz Beorlegui, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko turismoko jardueretako ofiziala.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Mahaikide idazkaria: Estefanía Munarriz Nuin, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapenerako Baliabideen Ataleko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Noemí Ayala Martínez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapenerako Ekintzen Bulegoko burua.

8.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

8.3. Epaimahaia hautapen-proba hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

8.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

8.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

9.-Hautaproben azalpena eta balorazioa.

9.1. Hautapen prozesua proba idatzi baten bidez eginen da. Proba horretan galdera batzuk erantzun beharko dira, ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoak. Erantzuteko aukera bat baino gehiago eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Proba honetan 100 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren herena (hots, 33,33 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Hiru zati izanen ditu:

1. zatia: 1. gaiari buruzko galderak. Gehieneko puntuazioa, 40 puntu.

2. zatia: 2. gaiari buruzko galderak. Gehieneko puntuazioa, 40 puntu.

3. zatia: 3. gaiari buruzko galderak. Gehieneko puntuazioa, 20 puntu.

Ariketa egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aitzin.

9.2. Probaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.navarra.es "Zerbitzuak" "Enplegu Publikoa"), iragarki oholean eta proba egin den tokian argitaratuko du hura gainditzen duten izangaien zerrenda, lortu dituzten kalifikazioekin batean.

9.3. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak baztertuko dira.

10.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta aldi baterako kontratatzeko deia.

10.1. Probaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa"), iragarki oholean eta proba egin den tokian, hura gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatua eta gertatu diren berdinketak hautsita direla, eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari hura helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

Gertatzen diren berdinketak hausteko, probaren lehen zatian eskuratutako puntuazio handiena hartuko da kontuan; hala ere, berdinketak segitzera, probaren bigarren zatian puntuazio handiena ateratzen duen izangaia lehenetsiko da.

Azkenik, berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Epaimahaiak eginen du zozketa hori, ukitutako izangaiei bertan agertzeko dei eginda.

10.2. Praktikaldiko aldi baterako kontrataziorako dei egiteko, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. atalean, ezarritakoa. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeko moduaren xehetasunak arautzen dira.

11.-Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintza eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere oinarri eta egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua
Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

ESKABIDE EREDUA

Eskaera, ............................ lanetan aritzeko aldi baterako kontratudun izateko deialdian parte hartzeko. Deialdia 20........(e)ko ......... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .............aren ......................(e)an

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak ................................. NAN zk: ................................. Nazionalitatea: ................. Jaioteguna: .................................................. Helbidea: .................... Herria: .................. Probintzia: ............................. Posta kodea: ..................... Telefonoak (3 gehienez): .............................................................. Posta elektronikoa:

2) Ezgaitasuna frogatzea. (bidezko denean bakarrik).

  • Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkeztu dut.
  • Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak. (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

  • Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).
  • Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Halaber, honako hau adierazten dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua, ez eta gabetua ere, eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko baliabide turistikoak.

2. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko azpiegitura turistikoa: establezimendu motak, kategoriak eta jarduera enpresak.

3. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko sektore turistikoa. Sektore publikoa. Sektore pribatua.

Iragarkiaren kodea: F1002921