26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 3/2010 falta-judizioa

Aida González Arce andreak, Tafallako eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du: maula-falta bat (623) dela-eta bideratzen ari den 3/2010 falta-judizioan erabaki da Rafael García Jiménez jaunari zitazioa egitea, 2010eko martxoaren 24ko goizeko bederatzietan 1. judizio-aretoan (Tafalla) eginen den judiziora ager dadin, salatu gisa.

Aditzera ematen zaio erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko dituela eta legelaria ere eraman dezakeela, aginduzkoa ez bada ere, eta ohartarazten zaio agertzen ez bada zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota geldi dadin eta Rafael García Jiménezi zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2010eko otsailaren 8an.-Idazkari judiziala, Aida Gonzalez Arce.

Iragarkiaren kodea: J1002294