26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000589/2009 demanda

Francisco Javier Goñi Villegasek eskaturik, aldi baterako ezintasunerako gizarte segurantza dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Fabricación De Accesorios Para Rodamiento S.A.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000589/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eta argitze-autoa eman dira gaurko egunean:

Baiesten dut Francisco Javier Goñi Villegasek Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Fabricación De Accesorios Para Rodamiento S.A.ren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, enpresa demandatua, hots, Fabricación de Accesorios para Rodamientos, S.A., 184,45 euro ordaintzera kondenatzen dut, gaixotasun arruntaren ondoriozko aldi baterako ezintasunagatik. Horrek ez du galaraziko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ordainketa aurreratu behar izatea; gainera, erakunde hori ordainketaren erantzule subsidiarioa izanen da.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Enpresari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteen kalea, 0030-8025 bulegoa) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 4148.0000.65. 0589 09 kontuan, 150 euro sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko duela.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Epaia aztertu da eta zerbait argitu beharra antzeman da, jarraian azalduko den moduan.

Zuzenbideko bigarren oinarriaren bigarren lerroaldean, azkenean, "gero ezin izanen da itzuli" dioen lekuan "gero itzuli ahal izanen da" esan behar du.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri erregutze-errekurtsoa izan ezik, eta epea berriz ere kontatuko dela ebazpen hau alderdiei jakinarazten zaienetik aitzina.

Eta Fabricación de Accesorios para Rodamiento, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1002336