26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000731/2009 demanda

M.ª Ángeles Casado Palomarrek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, epaitegi honetan Servicio Integral del Automóvil Iberauto, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 731/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut María Ángeles Casado Palomarrek, diru kopuru bat erreklamatzeko, Automóvil Iberauto, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.195,54 euro ordaintzera (horietatik 762,99 eurok %10eko berandutza-interesak sortuko dituzte), eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0731 09 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku berean baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0731 09 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Servicio Integral del Automovil Iberauto, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 4an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1002017