26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 591/2009 demanda

Alfonso Martínez Piñarrek eta Enrique Itoiz Arangoak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Electrofrio, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 591/2009 demanda prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Alfonso Martínez Piñar jaunak eta Enrique Itoiz Arangoa jaunak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Electrofrio, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut Alfonso Martínez Piñar jaunari 31.148,28 euro ordaintzera kalte-ordain gisa eta 10.785,55 euro soldatengatik, gehi azken diru kopuru horrek sortutako %10eko berandutza-interesak, eta Enrique Itoiz Arangoa jaunari 30.271,56 euro ordaintzera kalte-ordain gisa eta 12.222,30 euro gordin soldatengatik, gehi azken diru kopuru horrek sortutako %10eko berandutza-interesak; eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0591.09 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0591.09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Electrofrio, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1002330