26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 137/2009 betearazpena

José Luis Irisarri Urzainquik eta Francisco Javier Orrico Rodrigok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Dm 21 Construcciones, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 137/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, eta legezko alderdian, Dm 21 Construcciones, S.L.ren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz José Luis Irisarri Urzainquiri eta Francisco Javier Orrico Rodrigori zor dien diru kopuruari aurre egiteko, deusetan galarazi gabe hobera egiten badu betearazpen-prozedurari jarraipena ematea. Zorraren printzipala 43.426,96 eurokoa da, hots, 21.713,48 euroko printzipala hartzekodun bakoitzarentzat; interesak 2.605,62 eurokoak dira eta kostuak 4.342,70 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean.

Artxiba bitez jarduketa hauek eta egin bedi horren idatzoharra Erregistro Liburuan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3160.0000.64. 0137.09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Dm 21 Construcciones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1002293