26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 175/2009 betearazpena

Mihaela Urseak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Hispano Cearense de Inversiones, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 175/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Hispano Cearense de Inversiones, S.L.ren kontrako betearazpena abiarazten da, Mihaela Urseak eskaturik. Printzipala 10.328,30 eurokoa da, behin-behineko interesak 619,70 eurokoak eta behin-behineko kostuak 1.032,83 eurokoak.

Egin bedi betearazpenpeko enpresaren behin-behineko kaudimengabeziaren deklarazioa, baina, aldez aurretik, Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, eman bekie entzunaldia alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, hamar eguneko epean beren eskubideari komeni zaiona eska dezaten, betearazpen-prozedurak aurrera egiteko. Hala egiten badute zordunaren ondasun zehatzak izendatu beharko dituzte, horien gaineko betearazpena abiaraz dadin.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala eta adieraz bekie, horrekin batera, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3160.0000.64. 0175.09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Hispano Cearense de Inversiones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1002242