26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 597/2009 demanda

Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzak eskaturik, Halecky Stanislaven, Nadezna Shuklinaren, Olga Loter Loktevaren, Elena Ivanovaren eta Kristina Davidovaren aurka, ofiziozko prozedurak direla-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 597/2009 demanda-prozeduraren barnean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzako lurralde zuzendariak, ofiziozko prozedura bat dela-eta, Halecky Stanislav jaunaren, Nadezna Shuklina andrearen, Olga Loter Lokteva andrearen, Elena Ivanova andrearen eta Kristina Davidova andrearen aurka jarritako demanda, eta horrenbestez deklaratzen dut Halecky Stanislav jaunak eta Nadezna Shuklina andreak, Olga Loter Lokteva andreak, Elena Ivanova andreak eta Kristina Davidova andreak izan duten harreman juridikoa, hots, I312009000038788 arau-hausteko aktan aipatzen dena, lan harremana dela.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen 3160.0000.65.0597.09 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da. Diru sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Nadezna Shuklinari, Olga Loter Loktevari, Elena Ivanovari eta Kristina Davidovari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 3an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1002239