26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 76/2009 betearazpena

Francisco Javier Echarte Iglesiasek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Chester Obras S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 76/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, eta legezko alderdian, Chester Obras S.L.ren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz Francisco Javier Echarte Iglesiasi zor dion diru kopuruari aurre egiteko, deusetan galarazi gabe hobera egiten badu betearazpen-prozedurari jarraipena ematea. Zorraren printzipala 4.782,15 eurokoa da, interesak 286,93 eurokoak eta kostuak 478,22 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Eta Chester Obras S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 1ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1002211