26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 0000105/2009 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Jesús Aramburu Nuinek (eta 25 gehiagok) eskaturik, kontratuaren amaiera dela-eta, Ucar Hermanos, S.A. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000105/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Erabaki da xedapen zatiaren lehen puntua zuzendu behar zaiola betearazpen honetan 2009ko irailaren 3an eman zen betearazpen-autoari: Ucar Hermanos, S.A.ren aurka abiarazitako betearazpeneko printzipala 1.778.935,13 eurokoa da, interesak 106.731,1 eurokoak eta behin-behineko kostuak 177.893,51 eurokoak, eta ez printzipala 1.697.935,13 eurokoa, interesak 101.976,10 eurokoak eta behin-behineko kostuak 169.793,51 eurokoak.

Bigarren aurrekariari bere horretan eutsiko zaio; printzipaletik ordaintzeko dagoen diru kopurua bakarrik zuzenduko da, 1.692.705,3 euro izan beharrean 1.773.705,3 euro izanen baita (aurreko lerroaldean oinarrituta); eta 2009ko irailaren 3ko autoan erabakitakoaren arabera eman behar den diru kopuruaren (5.229,83 euro) banaketa proportzionala Iñaki Bilbao legelari jaunak 2009ko irailaren 29ko idazkian adierazi zituen proportzioetan egintzat jotzen da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Luis Gabriel Martínez Rocamora Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratu jaunak.

Eta Ucar Hermanos, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 3an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1002193