26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 0000887/2009 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Joaquín Hidalgo Elorzek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Electricidad del Automóvil Larrea, S.L.ren aurka bideratzen ari den 0000887/2009 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko ekainaren 17an, 11:00etan, 14. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko.

Igor bekio demandaren eta gainerako agirien kopia alderdi demandatuari. Alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela epaiketara, hala nola beste alderdiak frogabide gisa proposatu eta epaitegi honek onartzen dituen agiriak ere. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez badira, onartutako probari dagokionez beste alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat har daitezke.

Ohartarazten da ezen, formazko zitazioa egin arren, demandatzailea agertzen ez bada edo epaiketa eteteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, ulertuko dela demandan atzera egin duela (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82. eta 83. artikuluak) eta demandatua bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen epaiketa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe.

Egin bekio zitazioa alderdi demandatuari aitortza judiziala egiteko, ohartaraziz agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esatera uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Alderdi demandatuak auzi-jartzaileak eskatutako agiriak (egokitzat jotzen direnak) eraman beharko ditu, hots: erreklamatutako epeari eta aurreko sei hilabeteei dagozkien gizarte segurantzaren kotizazio-buletinak.

Legelariaz baliatzeko eskaera egina dagoela eta jakinarazpenetarako helbidea adierazita dagoela ulertzen da.

Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184-1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston, Nafarroako Gorteen kaleko 5ean (0030.8025 bulegoa) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65.0887.09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846.42.0005001274 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Electricidad del Automóvil Larrea, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da.

Iruñean, 2010eko otsailaren 4an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1002166