26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 744/2009 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Pilar Miquelez Lópezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Mesón Pirineo, S.L.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Raúl Miranda Fraguasen aurka bideratu den 744/2009 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko martxoaren 3ko 09:20an Lan arloko 1. Epaitegi honetako 14. judizio-aretoan ager dadin (San Roke kalea 4, lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judiziala egitera, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Mesón Pirineo, S.L.ren legezko ordezkariari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da.

Iruñean, 2010eko otsailaren 17an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1002951