26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Gizarte Kontseiluaren ERABAKIA, Unibertsitateko Kiroldegia 2009/2010 ikasturtean erabiltzeko prezio publikoak aldatzen dituena.

2009ko abenduaren 29an egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak erabaki hau hartu zuen:

Abenduaren 29ko 29/2008 Erabakiaren bidez, Gizarte Kontseiluak Unibertsitateko Kiroldegia 2009-2010 ikasturtean erabiltzeko prezio publikoak ezarri zituen. Prezio horiek eguneratzeko une egokia da, garbiketa kontratuaren esleipen berriari egokituz. Halaber, egokia da deskontua barnean hartzea kiroldegia epe luzeetan erabiltzeagatik, eta aukera ematea prezio horiek aldatzen dituzten erabilera hitzarmenak sinatzeko.

Aldaketa honek 2009/2010 ikasturteko prezio publikoak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Aurrekontu Proiektuko 2010/2011 ikasturtekoekin homogeneizatzen ditu.

Aldaketa honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta 2009/2010 ikasturtean izango du indarraldia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 5.j artikuluan ezartzen da Kontseilu honen eskumenen artean dagoela Unibertsitateak ematen dituen irakaskuntzaz kanpoko zerbitzuak emateagatik eta unibertsitateko instalazioak erabiltzeagatik edo lagatzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzea.

Horrenbestez, hona hemen kudeatzaileak proposaturik, eta Ekonomia Batzordearen txostena izanik, Gizarte Kontseiluak, 2009ko abenduaren 29an egindako bileran, hartu duen:

ERABAKIA

35/2009

1. Onestea Unibertsitateko Kiroldegia 2009/2010 ikasturtean erabiltzeko prezio publikoen aldaketa:

UNIBERTSITATEKO KIROLDEGIA

PREZIOA

Kiroldegi erdia

Prezioa orduko 63,07 euro

Kiroldegi osoa

Prezioa, 1. orduan 107,97 euro + hurrengoetan orduko prezioaren %25

Kirol ikuskizuna

1.300 euro + erabili ezin den denboran, orduko prezioaren %25

Kirol ikuskizuna jai egunean

1.500 euro + erabili ezin den denboran, orduko prezioaren %25

Kirola ez den ikuskizuna

4.000 euro + erabili ezin den denboran, orduko prezioaren %25

Erabilera anitzeko gela

Egun osorako, 450,07 euro / orduka bada, zati proportzionalean

Beste areto batzuk

Egun osorako, 180,67 euro / orduka bada, zati proportzionalean

1.-Kiroldegia denboraldi osoan erabiltzeagatik %20ko deskontua aplikatuko da entrenamenduetan.

2.-Ikusleak partidetara doan sartzen dituzten taldeek instalazioak denboraldi osoan erabiltzen badituzte, partiden prezioei %20ko deskontua aplikatuko zaie.

3.-Kirol instalazioetarako aurreko prezio publikoak BEZik gabekoak dira.

4.-Kirol instalazioak erabiltzeko hitzarmenak daudenean, hitzarmenetan ezarritako prezioak aplikatuko dira.

2. Aldaketa honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta 2009/2010 ikasturtean izango du indarraldia.

3. Erabaki hau igortzea kudeatzaileari, Plangintza, Prospektiba eta Ekonomia Gaietarako errektoreordeari, Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordeari eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko zuzendariari.

4. Erabaki hau errektoreari igortzea, bete ahal izateko.

Iruñean, 2009ko abenduaren 29an.-Gizarte Kontseiluko burua, Jesús Irurre Arigita jauna.

Iragarkiaren kodea: F1002265