26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 183/2009 betearazpena

Rebeca Amador Borjak eskaturik, Palomar Stobbe y Fabiano Kovalski, Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia S.I. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 183/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Rebeca Amador Borja andrea Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia S.I., Fabiano Kovalski y Patricia Palomar Stobbe enpresarekin lotzen zuen lan harremana amaitua dagoela deklaratzen da. Ondorioz, enpresak 580,50 euroko kalte-ordaina eman behar dio hiru hilabeteko zerbitzuengatik, eta 9.804 euro gehiago (oker edo hutsik ezean) ordaindu behar dizkio tramitazioaldiko lansariak direla eta (kaleratu zuen egunetik ebazpen hau eman arte igarotako 190 egunengatik, 51,69 euro eguneko).

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, eta ohartaraz bekie berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela epaitegi honi zuzendua, ustez zein arau hautsi den adieraziz.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du María Dolores Muñoz De La Espada y De La Mora Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko epaile magistratu andreak, idazkari judizial honen aurrean. Fede ematen dut.

Eta Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia S.I., Patricia Palomar Stobbe y Fabiano Kovalski enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 9an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1002422