26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 102/2009 betearazpena

Ali Ankourrek eta Said Bboudak eskaturik, Obras Tudesma, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 102/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Obras Tudesma, S.L. enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da, betearazpen honen ondorioetarako, 5.065,47 euroko printzipalari eta behin-behineko interes eta kostuei aurre egiteko.

Artxiba bitez jarduketa hauek eta egin bedi horren idatzoharra Erregistro Liburuan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston, Nafarroako Gorteen kaleko 5ean (0030.1846) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.640102 09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori proposatzen dut.

Eta Obras Tudesma, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 3an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1002167