26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 198/2009 betearazpena

Emilio Miguel Cobos Gómezek, Jesús Anguita Roblesek, Gregorio Serrano Cuberok, José Manuel Sánchez Castiñeirasek, Ildefonso Equiza Laquidainek, Ibrahin Keitak eta Robinson Nahin Fajardo Díazek eskaturik, Estructuras Gómez Pascual, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 198/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da:

Rosa M.ª Valencia Ederra Epaitegiko idazkari judizial andrearen probidentzia proposamena.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 21ean.

Aditzera ematen da:

Nafarroako Ondasun Higigarrien Erregistroak emandako ziurtagiria aztertu da eta ibilgailuaren gainean Epaitegi honek adostu duen enbargoaren aurretik beste enbargorik ez dagoenez, premiamenduak aurrera jarrai dezala erabaki da. Horretarako, ibilgetu eta zigila bedi betearazpen honetan Estructuras Gómez Pascual, S.L. enpresari enbargatutako ibilgailua (Marka: Peugeot; Modeloa: Expe comb-8 -1,9, mota: ibilgailu misto moldagarria; matrikula: NA1715BC, eta igor bekizkie behar diren ofizioak Iruñeko Udaltzaingoari eta Berriozarkoari.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jarrita ere, erabakitakoa bete eginen da.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston, Nafarroako Gorteen kaleko 5ean (0030.1846) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.64. 0198 09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori proposatu dio epaileari hau sinatzen duen idazkariak. Aditzera ematen dut, eta fede ematen dut.

Estructuras Gómez Pascual, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 3an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1002060