26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 294/2009 falta-judizioa

Lorena Pegenaute Grajal andreak, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du epaitegi honetan 294/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, irain-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

María Dolores Gorriz Vicente absolbitu egiten dut leporatu zaion irain-faltatik.

María Dolores Gorriz Vicente kondenatzen dut, derrigortze-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, lau eguneko lokalizazio iraunkorreko zigorrera.

María Dolores Gorriz Vicente kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta María Dolores Gorriz Vicenteri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko otsailaren 9an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1002425