26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 238/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 238/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, irain-faltagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

542/2009 epaia. Iruñean, 2009ko azaroaren bostean.

Nik, M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 238/2009 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Geovanna Isabel Prada Medina, Marco Gustavo Arévalo Pérez, Kamal Kitabrhi eta Loubna Debani, baina horietatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Loubna Debani absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Loubna Debaniri eta Kamal Kitabrhiri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.-Epaile magistratua, M. Paz Benito Oses.

Iragarkiaren kodea: J1002423