26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 243/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 243/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, tratu txarren falta batengatik (617.2 artikulua), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

586/2009 epaia. Iruñean, 2009ko azaroaren 26an.

M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, egitezko tratu txarren falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 243/2009 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Vanesa Martínez Canavalek, eta salatuak, Abdelkader Bekkonchak. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Abdelkader Bekkoncha kondenatzen dut, egitezko tratu txarren falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 20 egunez egunero 10 euroko isuna ordaintzera, guztira, 200 euro, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Erantzukizun zibilari buruz ez da bidezkoa ezer erabakitzea.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Abdelkader Bekkonchari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko otsailaren 4an.-Epaile magistratua, M. Paz Benito Oses.

Iragarkiaren kodea: J1002173