26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 83/2009 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2009ko abuztuaren 6an.

José Antonio Izuel Gaston jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten (623) ondoriozko auzia aztertu du, Davit Sorozanashvili jaunaren aurka bideratu den ahozko eta jendaurreko 83/2009 berehalako falta-judizioan. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan.

Epaitza:

Davit Sorozanashvili kondenatzen dut, ebasketa-falta bat egiteagatik, zeina Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik baitago, egunero sei euroko isuna ordaintzera hogeita hamar egunez (180 euro) edo, horren ordez, ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie irmoa dela eta haren kontra ezin dela errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Davit Sorozanashviliri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1002196