26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1083/2008 judizio arrunta

Aránzazu Chocarro Úcar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Fede ematen dut: prozedura honetan ondoko epaia eman da, hitzez hitz:

21/2010 epaia. Iruñean, 2010eko otsailaren 4an.

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1083/2008 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Travel Plan, S.A.U.k sustatu du Eide Travel Select, S.A.ren aurka (auzi-ihesean deklaratua), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Carlos Hermida Santos prokuradore jauna izan du ordezkari eta Juan Pablo Díaz Martínez legelari jauna laguntzaile.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Carlos Hermida Santos epaitegietako prokuradore jaunak Travel Plan, S.A.U. ordezkatuz jarri duen demanda, Eide Travel Select, S.A.ren aurkakoa (auzi-ihesean deklaratua), eta horrenbestez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 8.934,13 euro (zortzi mila bederatziehun eta hogeita hamalau euro eta hamahiru zentimo) ordaintzera, gehi berandutza-interesak; eta alderdi demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bedi ebazpen hau, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztuko da jakinarazpenaren ondoko bost eguneko epean. Tramitatzeko onar dadin, legeak eskatzen duen gordailua egin behar da, epaitegi honen kontuan 50 euro sartuz, eta hori egin izana frogatu behar da.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Eide Travel Select, S.A. non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Idazkaria, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1002240