26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Gobernu Kontseiluak 2009ko abenduaren 21ean hartua, erakunde autonomo horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuak emateko tarifak eta horiek aplikatzeko arauak aldatzen dituena.

Irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua erakunde autonomoaren izena aldatu eta Nafarroako Mendekotasun Agentzia bihurtu zen, eta haren estatutu berriak onetsi ziren. Horrenbestez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari buruzko aipamenak gaur egungo Nafarroako Mendekotasun Agentziari buruzkoak izanen dira, betiere haren eskumenen esparrukoak badira.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 7.e) artikuluaren arabera, gizarte zerbitzuen hartzaileen betebeharra da zerbitzuaren kostua finantzatzen laguntzea, horretarako ahalmen ekonomikoa dutenean eta arauetan hala ezartzen denean.

Beste alde batetik, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroak, abenduaren 14ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, ezartzen du gizarte zerbitzuen hartzaileek zer parte-hartze izanen duten prestazioetako bakoitzean. Hala, horietako batzuetan, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren eskumenekoak badira ere, erabiltzaileak ordainketan parte hartu behar du.

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuen 6.d) artikuluak Gobernu Kontseiluaren ahalmenen artean honako hau ezartzen du: "zentro eta zerbitzu berekiak eta entitate laguntzaileenak erabiltzeko prezio publikoen araubidea onestea".

Zerbitzu horien tarifetako batzuk arautu dira, baita Gizarte Zerbitzuen Zorroa onetsi baino lehen ere, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeak 1997ko ekainaren 18an hartutako Erabakiaren bitartez. Erabaki horren bidez, erakunde autonomo horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuak emateko tarifak eta horiek aplikatzeko arauak onetsi ziren.

Hori horrela, gizarte zerbitzuen sisteman erabiltzaileek izanen duten parte-hartzearen araubidea bateratu bitarte, bidezko da aipatu erabakiko zenbatekoak eta edukiak eguneratzea, gaur egungo arau eta eskumenetara egokitzeko.

Horrenbestez, eta jasotako eskudantziak erabiliz, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Gobernu Kontseiluak, 2009ko abenduaren 21eko bilkura arruntean,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeak 1997ko ekainaren 18an hartutako Erabakiaren 2., 4. eta 5. artikuluak aldatzea, haren bidez onetsi baitziren erakunde autonomo horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuak emateko tarifak eta horiek aplikatzeko arauak. Aldaketak erabaki honen eranskinean azaldu bezala eginen dira.

2. Erabaki honetan onetsitako tarifek, hobariek, salbuespenek eta aplikazio arauek 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

3. Erabaki hau Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari eta Nafarroako Mendekotasun Agentziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2009ko abenduaren 21ean.-Kontseiluko idazkaria, José Antonio Marañón Oricain.

ERANSKINA

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren zerbitzuak, bereak nahiz itunduak, emateko tarifak, salbuespenak eta hobariak
aplikatzeko xedapenak

Lehena.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeak 1997ko ekainaren 18an hartutako Erabakiaren 2. artikulua aldatu da. Honela agertuko da:

"2. artikulua. Zerbitzu motak.

Tarifapeko zerbitzuak honako hauek izanen dira:

1. Adineko pertsonen arloa:

a) Egoitzako arreta.

b) Eguneko arreta.

2. Ezgaitasuna duten pertsonen arloa:

a) Egoitzako arreta.

b) Tutoretzapeko etxebizitzako edo etxebizitza funtzionaleko arreta.

c) Eguneko arreta.

3. Buru-eritasuna duten pertsonen arloa:

a) Egoitzako arreta.

b) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta.

c) Eguneko arreta.

4. Zerbitzu komunak:

a) Larrialdietarako telefono zerbitzua.

b) Garraioa.

c) Egoiliarrak ez direnentzako jantokia.

d) Egoiliarrak ez direnentzako igerilekua."

Bigarrena.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeak 1997ko ekainaren 18an hartutako erabakiaren 4. artikulua aldatu da. Honela agertuko da:

"4. artikulua. Tarifak.

Erakunde autonomo eskudunak uste du erabiltzaileak diru-kopuru batekin parte hartu behar duela jasotzen dituen zerbitzuen kostuetan eta, beraz, jarraian azaltzen diren zenbatekoak erakundeak ezarritako tarifa horiei dagozkie.

Diru-kopuru horiek ez dira inolaz ere izanen zerbitzuek erakunde autonomoari sortzen dizkioten benetako kostuak.

Tarifak ezartzerakoan kontuan hartu diren irizpide tekniko orokorrak hauek dira:

Pertsona onuradunak bere ingurunean jarraitzeko ematen diren prestazioen finantziazio publikoa bultzatzea.

Finantziazioa prezio publikoen arloen arabera bereiztea, ezaugarri eta behar bereziak kontuan hartuta.

Erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifen zenbatekoa jarraian azaltzen diren kopuruetan ageri da, zerbitzuen arabera. Tarifa horiek, erakunde eskudunak aldatzen ez baditu, automatikoki eguneratuko dira ekitaldi bakoitzaren hasieran, kontsumorako prezioen indizeak Nafarroako Foru Komunitatean aurreko urtean izaten duen aldaketaren arabera. Halaber, erabiltzailearen esku uzten diren diru-kopuruak eguneratuko dira.

1. Adineko pertsonen arloa.

1.1. Adineko pertsonak:

Erabiltzaileak egungo sistema ezarri baino lehen sartu baziren eta, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik, bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez badute, mantenduko dira pertsona horiek egoitzan sartzeko jarraitutako irizpidearen araberako tarifak, baliatzen da/laguntza behar du; irizpide hori mendekotasunik ez du/mendekotasun moderatua du irizpideari dagozkion tarifekin berdinduko da bermatutako tokiaren eskubidea frogatu arte, salbu haren mendekotasun maila aplikatutako tarifagatik dagokiona baino handiagoa bada.

a) Egoitzako arreta:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 695,79 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 1.276,12 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 1.402,18 euro hilean.

Zentroaren prezio pribatua pertsonaren mendekotasun mailaren araberako tarifaren eta gutxieneko prestazioaren arteko batura baino txikiagoa bada, honako tarifak aplikatuko dira:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 446,60 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 819,09 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 900,00 euro hilean.

Sendatu bitarte aldi baterako sartutako pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, aplikatu beharreko tarifa izanen da mendekotasun moderatua eta 1. mailako mendekotasun larriari dagokiona.

b) Eguneko arreta:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 297,69 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 425,36 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 425,36 euro hilean.

1.2. Psikogeriatria:

a) Egoitzako arreta:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak, mendekotasun moderatua dutenak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 1.276,12 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 1.402,18 euro hilean.

b) Eguneko arreta:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak, mendekotasun moderatua dutenak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 425,36 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 425,36 euro hilean.

2. Ezgaitasuna duten pertsonen arloa.

2.1. Ezgaitasun fisikoa duten pertsonak:

a) Egoitzako arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 1.251,22 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 1.282,47 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 1.374,85 euro hilean.

Sendatu bitarte aldi baterako sartutako pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, aplikatu beharreko tarifa izanen da mendekotasun moderatua eta 1. mailako mendekotasun larriari dagokiona.

b) Egoitzako arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 249,45 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 249,45 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 249,45 euro hilean.

c) Eguneko arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 136,08 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 136,08 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 136,08 euro hilean.

d) Eguneko arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 76,97 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 76,97 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 76,97 euro hilean.

2.2. Adimeneko ezgaitasuna duten pertsonak:

a) Egoitzako arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 1.084,39 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 1.111,49 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 1.191,54 euro hilean.

Sendatu bitarte aldi baterako sartutako pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, aplikatu beharreko tarifa izanen da mendekotasun moderatua eta 1. mailako mendekotasun larriari dagokiona.

b) Egoitzako arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 249,45 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 249,45 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 249,45 euro hilean.

c) Tutoretzapeko etxebizitzako edo etxebizitza funtzionaleko arreta: 459,40 euro hilean.

d) Eguneko arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 136,08 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 136,08 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 136,08 euro hilean.

e) Eguneko arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 76,97 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 76,97 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 76,97 euro hilean.

3. Buru-eritasuna duten pertsonen arloa.

a) Egoitzako arreta:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 1.084,39 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 1.111,49 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 1.191,54 euro hilean.

Sendatu bitarte aldi baterako sartutako pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, aplikatu beharreko tarifa izanen da mendekotasun moderatua eta 1. mailako mendekotasun larriari dagokiona.

b) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta: 458,28 euro hilean.

c) Eguneko arreta:

-Programa terapeutikoa eta errehabilitaziokoa (CPRS): 0 euro hilean.

-Eguneko zentroko programa (CPRS), jantokiko zerbitzuko ekarpena: 76,48 euro hilean.

4. Zerbitzu komunak:

a) Larrialdietarako telefono zerbitzua: 6,04 euro hilean.

b) Lagundutako garraio egokitua:

-Arreta anbulatorioko zentroetara joatea: 67,82 euro hilean.

-20 km-tik gorako distantziak: 135,66 euro hilean.

-Beste erabilera batzuk: 3,38 euro erabiltzaileko (joan-etorria).

c) Egoiliarrak ez direnentzako jantokia: 3,82 euro egunean.

d) Egoiliarrak ez direnentzako igerilekua:

-5,28 euro saioko, langile espezializatuak barne, eta gehienez ere hiru pertsona saioko. Pertsona gehigarri bakoitzeko kostua: 1,76 euro.

-3,38 euro saioko, langile espezializatuak kanpo, eta gehienez ere hiru pertsona saioko (zerbitzua hartuko duen entitateak langile espezializatuak ekarri beharko ditu: begiralea eta zaintzailea). Pertsona gehigarri bakoitzeko kostua: 1,13 euro".

Hirugarrena.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeak 1997ko ekainaren 18an hartutako Erabakiaren 5. artikulua aldatu da. Honela agertuko da:

"5. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

Ezarritako tarifetan salbuespenak eta hobariak aplikatzeko, gizarte zerbitzuen erabiltzaileek, beren legezko ordezkariek edo zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonek beren familia unitateko urteko diru-sarrera guztien frogagiria aurkeztu beharko dute erakunde autonomo eskudunean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez.

Erabiltzaileen baldintza sozioekonomiko guztiak baloratu ondoren, jarraian zerbitzu bakoitzerako aipatzen diren hobariak eta salbuespenak aplikatuko zaizkie, oro har, ezarrita dauden tarifei. Aparteko kasuetan, salbuespen oso edo partzialak planteatzen ahalko dira, orokorrean aurreikusita ez daudenak, zerbitzuak ordaindu beharrak eragindako egoera ekonomiko larrian daudela frogatzen dutenentzat (txosten teknikoak eta beharrezkoak diren dokumentu ekonomikoak erabiliko dira frogagiri gisa).

1. Adineko pertsonen arloa.

a) Egoitzako arreta.

Alde batera utzirik zerbitzu honen erabiltzaileek sortzen duten zorra segurtatzeko eraturiko bermeak, tarifa osoa ordaintzeko behar adina diru ez dutela frogatzen badute, hileko per capita errentaren %90 aplikatu ondoren ateratzen den zenbatekoa ordainduko dute hilabeteko ordainketa partzial gisara.

Portzentaje hori aplikatu ondoren ez da inolaz ere egoiliarraren esku utziko 1.637,32 eurotik beherako kopururik urtean, mendekotasunik ez duten pertsonen kasuan, eta 1.610,92 eurotik beherakorik mendekotasuna duten pertsonen kasuan.

Egoiliarraren ezkontidea familiaren etxean bizi baldin bada, hileko per capita errenta kalkulatzeko, diru-sarrera guztien kopurutik 2.224,48 euro kenduko dira.

b) Eguneko arreta eguneko zentroetan edo egoitzetan.

Zerbitzu hau erabiltzen dutenei hileko per capita errentaren %50 aplikatuko zaie tarifa kalkulatzeko, hirugarren pertsonarentzako laguntza kanpoan utzita.

2. 2.-Ezgaitasuna duten pertsonen arloa eta buru-eritasuna duten pertsonen arloa.

Urteko errenta kalkulatzeko, erabiltzailearen ezgaitasuna dela-eta familiak hartzen duen edozein diru-laguntza ere hartuko da erabiltzailearen diru-sarreratzat.

Erabiltzailearen ezkontidea eta/edo haren mendeko seme-alabak familiaren etxean bizi baldin badira, urteko per capita errentaren ondorioetarako, ahaide bakoitzarengatik erabiltzailearen esku utzitako kopurua kenduko da familia unitatearen urteko diru-sarrera guztien kopurutik.

a) Egoitzako arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

Zerbitzu hau erabiltzen dutenek hileko per capita errentaren %90 ordainduko dute (tarifa da horretarako muga). Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz erabiltzailearen esku uzten den diru kopurua ez da urtean 2.441,23 euro baino txikiagoa izanen.

b) Egoitzako arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

Egoitzako arreta duten 18 urtetik beherakoek ondoren azaltzen diren hobariak izanen dituzte, beren familia unitatearen per capita errentaren arabera.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %100etik hasita. Hobaria: %0.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %90etik hasita. Hobaria: %10.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %80tik hasita. Hobaria: %20.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %70etik hasita: Hobaria: %30.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %60tik hasita.

-Hobaria: %40.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %50etik hasita. Hobaria: %50.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %40tik.

-Hobaria: %60.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %30etik hasita. Hobaria: %70.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %30 bitarte. Hobaria: %100.

c) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta:

Zerbitzu hau erabiltzen dutenek urteko per capita errentaren %50 ordainduko dute (tarifa da horretarako muga). Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz erabiltzailearen esku uzten den diru kopurua ez da urtean 3.595,25 euro baino txikiagoa izanen.

d) Eguneko arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

Tarifa aplikaturik, erabiltzailearen esku uzten den diru kopurua ez da urtean 3.003,75 euro baino txikiagoa izanen

d) Eguneko arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

18 urtetik beherakoek, familia unitatearen urteko per capita errenta Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %70 baino txikiagoa baldin bada, ez dute tarifa ordaindu beharko."

Iragarkiaren kodea: F1002056