26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1265/2008 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia. Iruñean, 2009ko azaroaren 13an.

Silvia Oldrini Residenti andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile ordezkoak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1265/2008 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Codere Navarra S.L.k sustatu du auzia, Carmen Azpíroz Martínez prokuradore andreak ordezkatuta eta David Anchuela Ortega legelari jaunak lagunduta, María Pilar Mateos Martínen aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza

Baiesten dut Carmen Azpíroz Martínez epaitegietako prokuradore andreak, Codere Navarra, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, María Pilar Mateos Martín andrearen aurka jarri duen demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 9.174,32 euroko printzipala ordaintzera, gehi demanda jarri zen egunetik sortutako legezko interesak.

Prozesuko kostuak ere demandatuak ordaindu behar ditu.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta María Pilar Mateos Martíni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1002212