26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 1274/2009-C hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan 1274/2009-C hipoteka-betearazpena bideratzen ari da. Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarrak sustatu du auzia, Taberna prokuradore jaunak ordezkatuta, Dalin David Dragotaren eta Adriana Cristina Dragotaren aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 203.181,80 euroko printzipala, eta interes eta gastuetarako behin-behinean kalkulatu diren 60.900 euro. Prozedura horretan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia epaitegi honetako idazkaritzan 2010eko maiatzaren 6ko 12:15ean egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 1274 09 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura onenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen ekitaldiaren hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Balio beza ediktu honek Dalid David Dragota eta Adriana Cristina Dragota demandatuei jakinarazpena egiteko, beren helbidean aurkitu ezean.

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa.

Etxebizitza bat San Kristobal kaleko 12an, lehen solairuko eskuinaldean, etxearen iparreko aldean. Laurogeita hamahiru metro eta hirurogeita hemeretzi dezimetro karratuko azalera eraikia du eta hirurogeita zortzi metro karratu erabilgarri ditu. Mugak: iparraldean, San Kristobal kaleko 14 zenbakiko etxea; hegoaldean, lehen solairuko ezkerreko pisua; ekialdean, merkataritzako lokala; iparraldean, San Kristobal kalea. Gaur egun finka hori honela dago seinalatuta: Iruñeko San Kristobal kaleko 12 zenbakidun etxeko 1. solairuko eskuinaldeko etxebizitza. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: 632. liburukia, 300. liburua, 88. orriaren atzealdea, 17.084. finka. Enkanterako 200.900 eurotan tasatu da.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1002195