26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 728-09-C betearazpena

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan 728/2009-C hipoteka-betearazpena bideratzen ari da. Antonio Inda Taintak eta Fernando Ortiz Crespok sustatu dute auzia, De Lama prokuradore jaunak ordezkatuta, Angel Martija Lizasoren aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 32.814,93 euroko printzipala, eta interes eta gastuetarako behin-behinean kalkulatu diren 7.200 euro. Prozedura horretan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia epaitegi honetako idazkaritzan 2010eko apirilaren 29ko 12:15ean egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 0728 09 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura onenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen ekitaldiaren hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Balio beza ediktu honek Angel Martija Lizaso demandatuari jakinarazpena egiteko, bere helbidean aurkitu ezean.

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa.

Finka bat: zati bat landalurrekoa du eta bestea hirilurrekoa. Karate alderdian edo Natividad kaleko 15ean dago, Igoan (Basaburua, Nafarroa). Hektarea bat, hiru area eta hogeita hemezortzi zentiareako azalera du. Barnean Matxinea izeneko etxea dago. Etxe horrek berrogeita hamahiru metro karratuko erdisotoa du. Beheko solairuak, lehen solairuak eta ganbarak azalera bera dute oinplanoan, hots, berrehun eta berrogeita bina metro karratu. Finkaren mugak: iparraldean herrilurrak; hegoaldean Juana Lasarte Villanueva, Javier Arano Lasarte, Construcciones Amikol, S.L.ren eta Ascensio Arano Huarteren finka banandua; ekialdean Leoncio Huarte Alsúa eta Angel María Arregui Lasarte, eta kalea; eta mendebaldean herrilurrak. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.565. liburukia, 207. orria, 3.692. finka. Enkanterako, 100.000 eurotan tasatu da.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1002194