26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 172-10-C jabari-espedientea

Mónica Pérez Orozcok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 172-2010-C jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da. Jaime Aguirre Zufiaurrek sustatu du, Ana Gurbindo Gortari prokuradoreak ordezkatuta, finka honen segidako traktua berriro hasteko, etenda baitago: landa finka bat, hots, lehorreko zereal alor bat, Altzinaldin (Urdiaingo mugapea), 2.308,52 m²-koa. Urdiaingo (Nafarroa) Lurzati Berrantolamenduaren Plano Orokorreko 164. finka da eta Urdiaingo 1. poligonoko 138. finka. Mugak: iparraldean Silverio Galarza Lizarraga, hegoaldean Erdozeko bidea, ekialdean María Brígida Goicoechea Goicoechea eta mendebaldean Gregorio Echeverria Galarza. Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago 1.997 zenbakiarekin.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1002192